Ingurugiroa, mundu naturala da, zeinetan pertsonak, animaliak eta landareak bizi diren.
Ingurugiroa zaintzeko garrantzitsua da kontzientzia ekologiko bat izatea, baina horretaz baliatzeko egin behar dugun lehenengo gauza, benetan natura zer den ezagutzea da.
Munduan bada jende pilo bat zerbait ona egin nahi duena Lur planetarengatik, naturarengatik, animaliengatik, eta abar, baina kanpaina ekologistek ezin dute borroka hau beraiek bakarrik irabazi, gainontzeko guztion laguntza beharrezkoa dute. Eta ingurumena zaintzea denon ardura bada ere, oso baliogarria izan daiteke umeak arlo honetan ondo kontzientziatzea, horiek osatzen baitute etorkizuna eta azken finean beraiek sufrituko baituzte ondorio on edo txar guztiak.
Horregatik, garrantzitsua da azpimarratzea, hori lortzeko beharrezkoa dela gure ekintzak kontzientziatzea eta egiten ditugun injustiziak aldatzeko benetako borondate bat izatea. Une horretan, naturarengan pentsatu behar da, bere benetako garrantzian.
Errespetua merezi dute
Gure ohitura txarrak aldatu ahal izateko eta ingurumenari duen garrantzia emateko, beharrezkoa dugu konturatzea natura ez dela soilik beste betegarri bat.
Konturatu behar gara ez dela objektu bat, naturaren elementu bakoitza (animaliak, landareak, itsasoak, mendiak, eta abar) benetan baliotsua dela eta errespetua merezi duela harmonian garatu ahal izateko eta zoriontasunez eboluzionatu ahal izateko, gu geu bezala. Horregatik, ezinbestekoa dugu gure maltzurkeria etetea eta benetako errealitatearen aurrean gure burua indiferentea izateari uzteko sentsibilizatzea, errealitate hori zeharo oihukatzen hari baitzaigu "Geldi zaitezte, mesedez!"
Leer más...