Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/31

NATURARI BURUZKO ABESTIA

Nire blogeko sarrera honetan, naturari buruzko abesti bat txertatxea erabaki dut. Abestiaren izena Natura da eta abeslariak UGA ezizena dauka. Beraz, izenburuak adierazten duen moduan, naturaren oreka zaindu behar dugula azaltzen digu kanta honek; natura gure lurra baita eta dugun bizileku bakarra delako. Eta horrekiko zentzudun izan gaitezen eskatzea du helburu. Beraz, argi eta garbi dago ingurumenarekin lotura estua duela eta horregatik aukeratu dut eta Podomatic programara igo behar izan dut, ondoren nire bloggean ezarri ahal izateko.

Abesti martxosoa da, eta gustuko duzuenontzat hemen uzten dizuet bere letra, musikazblai web orrialdetik aterata:

Ugaztun, hegazti,
arrain ta izaki,
denek osatzen dugu
oreka naturarekin bat.
Natura da, natura da,natura
ta zaindu behar da,
gure lurra bait da,
dugun bakarra da.
Gizaki, lore ta
zuhaitzek osatzen bait
dugu oreka.

-leloa-

Natura zaindu behar da.
Ezin da apurtu oreka.
Asko dago ikusteko.
Ederra bait da mundua.

Amazonia eta
gure inguruneko basoak
pertsona guztien
birikak dira.
Natura da, natura da, natura
ta zaindu behar da,
gure lurra bait da,
dugun bakarra da,
izan gaitezen ba
zentzudun ta mantendu
gure oreka.

-leloa-

Natura zaindu behar da.
Ezin da apurtu oreka.
Asko dago ikusteko.
Ederra bait da mundua.  






Leer más...

2010/05/30

WEBQUEST INTERESGARRIAK

Sarrera honetan, nire blogarekin erlazioa duten eta interesgarriak iruditu zaizkidan webquest batzuk ezarriko ditut, baina hori egin aurretik Webquest bat zer den, zein mota dauden eta nola dauden egituratuta ere azalduko dut; hortaz, hemen duzue informazioa:

WebQuesta, informazioa bilatzeko metodologia da non errekurtso gehienak Webetik ateratzen diren. Sistema hau Bernie Dodgek eta Tom Marchek, San Diego unibertsitateko irakasleek, 1995ean proposatu zuten. WebQuesta gidaturiko inbestigazioan oinarritzen da. Esan bezala, errekurtsoak gehienbat internetetik ateratzen dira. Honela ezagutzeko abileziak erabiltzen dira, eta elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da. Honez gain, metodologia honek badu benetako ebaluazioaren atal bat. Orri hauek irakasleek gero eta gehiago erabiltzen dituzte informazio erabileraren trebetasunak garatzen dituztelako. Modu honetan, nola jakin? UNESCOren helburuari erantzuten zaio, hau da, nola hezi hain informatizatua den gaurko gizarte honetan. Halere, Internetek, errekurtso pedagogiko bezala, baditu zenbait oztopo informazioa bilatzean. Hain handia da eskuragarri dagoen informazioa, non zaila egiten zaigun nahi duguna aurkitzea. Posiblea da, nahiz eta bilatzaile berbera erabili, gaur topatu dugun informazioa bihar ez aurkitzea, hegazkortasuna dela eta. Beste eragozpen bat, informazio ona eta txarra nola bereizi jakitea da. WebQuestak horri guztiari argi pixka bat ekartzeko sortu dira. Inteneten dagoen informazioa bilatzaileen bitartez lortzen da (Google, Aurki, Bing, Alltheweb, Yahoo…). Baina ikerketak neketsuak eta etsipengarriak izan daitezke helburuak hasieratik ez badira ondo azaltzen eta zehazten.



Webquesten azalpena

Bernie Dodgek honela definitu zuen WebQuesta: Ikertzeko eginkizun bat. Honi esker ikasleak elkar lanean daude Internetetik, gehienbat informazioa bilatuz.

Yoderren (1999) ustez, hau WWW-ri ematen dizkion errekurtsoak unitate didaktikoa da. Ikasleak eszenatoki baten aurrean kokatuak dira eta ataza bat ematen zaie. Ataza honetan arazo bat konpondu behar dute edo proiektu bat egin. Ikasleek Interneteko errekurtsoak erabil ditzakete eta informazioa analizatu eta sintetizatu behar dute beraien sormenezko irtenbideak asmatuz. Gainera ikasleek lan-taldeak egiten dituzte WebQuestak burutzeko eta bakoitzak badauka informazio zehatza perspektiba propio bat edukitzeko edo aurreikusitako rola antzezteko.

Jordi Adellen arabera, WebQuesta arlo erraza eta erakargarria da ikasleentzat. Prozesu honetan hauxe da ikasleek informazioarekin egingo dutena: analizatu, laburtu, ulertu, eraldatu, sortu, epaitu eta baloratu, informazio berria sortu, argitaratu, elkar banatu, e.a. Atazan ez dira bakarrik galdera batzuk erantzungo “Altxorraren ehiza”-n egiten den bezala, edo pantailan agertzen dena kopìatuko.

WebQuestaren egitura ezberdina da beste estrategia didaktikoekin konparatuz gero. WebQuesta Internetetik eskuragarria den dokumentu bat da zenbait ataletan banatuta dagoena hala nola, sarrera, atazaren azalpena, burutzeko azalpena, nola ebaluatuko den eta ondorioren bat. WebQuest Interneten bidez partekatu nahi denean beste irakaslerekin, gida didaktiko bat egingo da. Hemen azalduko dira: helburu didaktikoak, iraupena, baliabideak eta zenbait aholku ere.

WebQuest motak

- Epe laburreko WebQuestak

Epe laburreko WebQuest baten helburu didaktikoa, ikasgai bat edo gehiagoren ezagutza jasotzea eta integratzea da. Eta epe laburreko WebQuest bat, hiru saiotan burutzeko diseinatzen da.

- Epe luzeko WebQuestak

Honako WebQuest hauek, eskolako aste edo hilabete batean burutzeko diseinatzen dira. Honek ataza gehiago suposatzen du, eta aldi berean sakonagoak eta landuagoak izan behar dira. Azkenean, jendearen aurrean aurkeztu behar dira, aurkezpen programa bat edo web orri bat erabiliz. Helburua ezagutza prozesatzea da (dedukzioa, indukzioa, klasifikazioa, abstrakzioa…).

- MiniQuest

WebQuesten bertsio laburrak dira non hiru pausu kontuan hartzen diren: eszenatokia, ataza eta produktua. Interneten erabileran jaioak diren irakasleek 3 edo 4 ordutan egin ditzakete, eta ikasleek, gehienez jota, 3 edo 4 saiotan burutuko dituzte. WebQuest hauek WebQuestak sortzeko trebeak ez diren irakasleek edo astirik ez dutenek erabil ditzakete.

WebQuest baten egitura:

• Sarrera

• Ataza

• Prozesua

• Baliabideak

• Ebaluazioa

• Ondorioak

• Egileak eta erreferentziak




NIRE GAIAREKIN LOTURIKO WEBQUEST INTERESGARRIAK:

Hasteko, webquest hau, klima aldaketari buruzkoa da, eta sarrera honetan ezarri dut, nire blogean klima aldaketari buruzko zenbait informazio eman dudalako. Gainera kiotoko protokoloa aipatzen du eta kiotori buruz nik neuk ere idatzi dut.


Bestalde, energiari buruzko webquest  pare bat aurkitu ditut; alde batetik energiaren sailkapenari buruzkoa, eta bestetik, energia berriztagarriei buruzkoa. Izan ere, nire blogaren sarreraren batean energiari buruz idatzi dut, beraz hemen dituzue

1.- Energia sailkatzen: Bertan, energiari buruzko definizio eta azalpen desberdin batzuk aurki ditzakezue eta horrela energia mota ezberdinak ezagutu eta identifikatzen ikasiko duzue.



2.- Energia berriztagarriak: Lan honen bidez, etorkizunerako energia iturri izan daitezkeen Energia Berriztagarriak aztertu ahal ditugu eta energi hauek agortezinak direlaz ohartuko gara. Izan ere, gaur egun, gure gizarteak ezin du bizimodua energia elektrikorik gabe aurrera eraman.





Ezarri dudan azken webquest hau, hidrosferari buruzkoa da.  Eta interesgarria iruditu zait, bidaia baten moduan planteatzen duelako, dibertigarriago bihurtuz. Suposatzen da beste planeta batekoak garela eta Lurra ikertzera abiatzen garela, bere ATMOSFERA ezagutu eta aztertzeko; orduan, konturatu egiten gara Lurraren azalera gehiena ur masa handi batez estalita dagoela eta analisiak egiten jarraitu behar dugu.

 


Leer más...

2010/05/26

Ebay-n erosketak nola egin?

Sarrera honetan Ebay web orrialdean erosketak egin ahal izateko argibideak ematea helburu duen bideoa helarazi nahi dizuet. Beraz, horra heltzeko, bideo hitza besterik ez duzue sakatu behar eta jarraian tutoriala deskargatu ahal izango duzue. Jarduera hau baliogarria izango zaizuelakoan nago, ebay-k eskaintzen duen erosketa zerbitzuaren bidez ikasmateriala eta bestelako gauzak merkeago eros ditzakezuelako; eta ez hori bakarrik, beste herrialdeetan saltzen dituzten gauzak erostea ahalbidetzen du, hau da, agian hemen (gure herrian) oraindik saltzen ez dituzten materialak eskuratzeko aukera ematen du. Gainera, informazio hau nire blogean txertatzen dut, tutorial hau, nire gelakide batek eta biok egin dugulako.

Baina, adierazi beharra daukat arazo txiki bat izan dugula, bideoa youtubera igo nahi genuelako, baina pisutsuegia da, eta gainera, swf formatuan eginda dago eta youtubek ez du horrelako formaturik onartzen; horregatik, google-en bidez igo behar izan genuen. Beraz, badakizue, bertara iristeko dagokion hitzean klikatu behar duzue eta ondoren deskargatu beharra dago, ikusi ahal izateko.


Leer más...

2010/05/24

PLANETAREN EGUNA OSPATU



Apirilaren 22an, zenbait herrialdetan Lur Planetaren eguna ospatzen da, eta data horretan, gure planetari buruz ikasteko eta ura zaintzen ikasteko aprobetxatzen da. Gure ingurumena babestu eta Lurra birberdetu nahi duten guztientzat, sarrera honetan, lagunekin burutu ditzakezuen hainbat ekintza aurkezten ditut:



 
1. Zure etxean, komunitatean edo eskolan, planifika ezazu zuhaitzen landaketa bat.


2. Planetaren Egunaren oroitegun zigilu bat diseina ezazu.


3. Musikan trebea bazara, idatzi abesti bat ingurumenarekiko babesari buruz.


4. Idaztea gogoko baduzu, ingurugiroarekin erlazionaturiko gaiei buruzko drama edo musikaldi bat garatu dezakezu.


5. Talde bat osatu eta hondartza bat, zure komunitateko zonalde bat edo eskola garbitzeari pare bat ordu eskaini.


6. Bila ezazu zure trastelekuan, eta sortu artelan bat, baztertzen ohi ditugun materialak erabiliz.


7. Zure burua eta besteena hezi.


8. Ospa ezazu Lurraen eguna, pestizidarik gabeko janaria janez.


9. Fruitadun arbolen eta barazkien haziak bana itzazu, jendeak beren baratze etxetiarrak sortzeko.


10. Neurrigabeko kontsumoa ekidin.




"Lurraren espaziontzian ez dago bidaiaririk. Denak gara kapitainak!" - Marshall McLuhan
Leer más...

KONTSUMOA ESKOLETAN - Aldizkaria

Kontsumoa eskoletan aldizkari bat da. Gehiago zehazteko, Euskal Gobernuaren Kontsumoaren Zuzendaritzaren heziketa ibiltari programa bat da, eta kontsumoan heziketazko ekintzak diseinatu, sortu eta garatzen ditu. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko eskolei zuzenduta dago: ikasle, irakasle eta gurasoei. Eta hondorengoak eskaintzen ditu:


- Ikasleentzat: kontsumoaren gai ezberdinei buruzko tailerrak.
- Irakasleentzat: pedagogia orientazio zerbitzua.
- Gurasoentzat: aktibitate informatiboa eta formakuntzazkoa.

Azkenik, bertan parte hartzeko, aipatu beharra dago, eskoletara informazioa bidaltzen dela, eta eskaera zehaztuta dauden epeetan egin behar da, bere web orrialdearen bitartez.

Ondorengo testu birsartuan, 2008/2009 ikasturteko aldizkariaren zati bat jartzea erabaki dut, Intxixu ikastolako 5. mailako ikasle batzuek, kontsumoari eta berrerabilpenari  buruz azalpena ematen duelako, baina beste hainbat artikulu interesgarri aurki daitezke gainontzeko aldizkari aleetan.





Bilboko INTXIXU IKASTOLAko ikasleek truke merkatuaren bidez etxeko jostailu eta liburuak berrerabiltzeko bidea zabaldu dute.
2008ko ekainaren 2tik 5era Intxixu Ikastolan TRUKE MERKATUA ospatu zen. 1.mailatik 6.mailara arteko ikasle guztiek erabiltzen ez dituzten materialak baina beste batek berrerabili ahal dituenak ikastolako liburutegian utzi zituzten.
Ikastolako guraso eta irakasleek hau guztia jakinarazi zieten ikasleei emandako ohar baten bidez maiatzaren 23an, truke merkaturako materialak ekartzeko.
Materialak, liburuak eta jostailuak, liburutegiko mahaietan eta lurrean jarri zituzten nahi zutenek hartu ahal izateko. Hau guztia Guraso Elkarteko ama eta aita batzuk antolatu zuten, material bakoitzari zenbaki bat ipiniz, umeek hobeto aukeratzeko.
Trukea egiteko ikasleek material bat hartzen zuten eta beste ume batek nahi bazuen zozketatu edo adostu egiten zen norentzat zen. Horrela, ume bakoitzak bigarren eskuko jostailu edo liburu bat eduki zezakeen merkatuaren bidez.
Ikastolan trukea gutxienez 2003. urtetik egiten da eta aurtengo ekitaldian ikasleek oso ondo egon dela uste dute, baina aurten ez zaie ondo iruditu bakoitzak bere ziklotik hartu behar izan dituelako materialak eta ez beste ziklo batzuetatik. Dena
dela, ikasleen ustez, trukea onuragarria da gauzak zakarrontzira bota beharrean, beste ume bati zerbait gustatzen bazaio hartu ahal duelako.
INTXIXU IKASTOLAKO ikasleak (5.maila)


Leer más...

2010/05/23

ENERGIARI BURUZKO ARGITALPEN BAT

Calaméo, Web 2.0ko ezaren bat da, zeinek argitalpen interaktiboak online sortzea ahalbidetzen duen, hala nola, aldizkariak digitalak, liburuxkak, aurkezpenak… Eskola-aldizkarien lanerako edo ikasleek sortutako ipuin digitalentzako ezin hobea da. Ezarpen honen bidez, adin goiztiarretatik abiatuz lan egin dezakegu. Gainera, unibertsitatean burututako argitalpenak entregatzeko edota proiektu bat erakusteko formatu dotorea ere bada.


Nik web orrialde horretatik aukeratu dudan argitalpena, energiari buruzkoa da. Izan ere, nire bloga ingurumenari buruzkoa izanik, energiak lotura estua duela deritzot. Eta aurkezpen honetan, energia zer den eta energia motak aipatzeaz gain, gizakia eta energia-iturriak edota urrezko hiru arauak (murriztu, berrerabili eta birziklatu) bezalakoak ere azaltzen dira.

Leer más...

Txintxogorritxuren nahaspila!

Sarrera honetan, nire bloga ingurumenaz gain haurrekin eta teknologia berriekin erlazionaturik dagoenez, natura aipatzen duen eta basoan gertatzen den ipuin bat ezartzea bururatu zait. Ikaskide batzuekin batera nik sortutakoa da eta entretenigarria iruditzen zaidalako ezarri dut batez ere. Haurrei asko gustatzen baitzaizkie ipuintxoak ikustea eta entzutea.


Leer más...

INGURUMENAREKIN LOTURIKO ZENBAIT BLOG INTERESGARRI

Nire gaiarekin erlazionaturik dauden euskaraz idatzitako blog-ak aurkitzea benetan zaila egin bazait ere, hona hemen, interesgarriak iruditu zaizkidan pare bat blog. Beraz, horiei dagokien argazkia aurkeztu eta jarraian dagokien link-a ezarri dut, nahi duenak jarrai ditzan.


Lehenengoa Naturarekinbat deiturikoa da, bertan, animaliei, landareei, klimari eta birziklapenari buruzko hainbat sarrera daude ezarrita, eta ikuspegi entretenigarri batetik eta modu erraz batean azaltzen dira. Guztiok ikas dezagun eta pentsatzera gonbditatuko gaituena.




Ondorengo blog-a, Zatozbasoaezagutzera deritzona dugu, zeinetan basoarekin eta naturarekin zerikusia duten zenbait artikulu, ipuin eta bestelako gauza interesgarriak topa daitezkeen.




Aukeratu dudan azkenengo blog-a, Urhezkuntza deiturikoa da, bertan, urak gizakientzat zein gizartearentzat duen esanahaia eta garrantzia lantzen da.


Leer más...

ZULOA OZONO GERUZAN

Ozono geruza edo ozonosfera Lurraren atmosferako gas geruza da, ozono (O3) kontzentrazio handikoa. Geruza honek eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kalte baitezake. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen. Geruzaren aurkikuntza Charles Fabry zientzialariak egin zuen 1913an, interferometro optikoari esker.

Ozonoaren sorkuntza:
 
Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erreztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundo batzuk pasatzen direnean.


Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta estratosferako garaiera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.

Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, Amazonia eta Asia hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.

Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da.

Erradiazio ultramoreak:

Eguzkitik Lurrera datozen uhin ultramoreek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko minbiziaren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, bizitza ezinezkoa izango litzateke gure planetan. Eguzkiak uhin luzera ezberdineko erradiazioa igortzen du, hiru erradiazio mota aurkitu daitezke:

• UV-A uhin luzera handikoa
• UV-B uhin luzera ertainekoa
• UV-C uhin luzera gutxikoa: biosfera bizitzarako hilgarriena da.

Lurraren gainazalera, eguzkiak emititutako erradiazio ultramoreen kantitate mugatu bat besterik ez da iristen. Hau gertatzen da O2 eta O3 molekulak erradiazio ultramore hori absorbatzen dutelako ozonosfera deritzon geruza batean ziklo erreaktiboari esker.

Ozono zuloa:

Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo giza ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste substantziekin erreakzionatzean hondatu egiten da. Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek (klorofluorokarbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantziak.



Leer más...

Zuloa ozono geruzan, umeei azalduta

Bideo hau umeei begira eginda dago eta bertan ozono geruzari buruzko informazioa azaltzen da. Oso egokia iruditu zait honelako gai konplexu bat ipuin moduan azaltzen duelako eta era honetan haurrek hobeto uler dezaketelako.

Leer más...

AUTO ELEKTRIKOAK ETA HIBRIDOAK ALDAKETA KLIMATIKOARENTZAKO ERANTZUN GISA


Energiaren ekoizpenak eta kontsumoak eragin zuzena dute ingurumenean. Gizakia, ingurugiroaren kutsadura larrien ondorioz minduta agertzen da. Errekurtso energetikoak agortu egiten dira, horiekiko dependentzia sortzeaz gain. Horregatik energia iturri bultzatzea beharrezkoa da, dohako Eguzki energia eta energia eolikoak neurrigabe bota gabe. Energia, giza ongizatearen eta ongizate pertsonalaren iturria da, eta bere aurrezpena, aberastasunaren sortzaile nagusia da. Gure esfortzua beharrezkoa da gure Planeta salbatzeko, bere baitan dauden biztanleen bizia eta osasuna hobetuz. Gainera, helburu nagusietako bat, energiaren aurrezpenaz gain, garraiobideek sortutako ingurugiroaren kutsaduraren %40a ezabatzea da. Era berean, auto elektrikoen isiltasunak gure nerbioak lasaitzea, eta horien gidaritza, erraza izateaz gain, erasokorra ez izatea. Automatikoagoak diren autoak dira.

Petrolioa, ondasun eskasa:

Ikerketa askok baieztatzen dute, petrolioa bukatzen deneko eguna heltzeko ez dugula asko itzaron beharko (ez da berandu iritsiko). Gutxi gora-behera 30-40 urteko iraupena ematen zaio. Horregatik, energia alternatiboez, berriztagarriez eta garapen sustengagarria bultzatzen duten erabilpenez gero eta gehiago hitz egiten da. Auto hibridoek, petroliotik eratorritako erregai kutsatzaileen erabilpenean eta baita negutegi gasen igorpenean ere erredukzio garrantzitsu bat suposatzen dute, %40 gutxiago kontsumitzen dutelako eta inpaktu akustiko txikiagoa dutelako.
Auto hibridoak, bi motor mota konbinatzen dutenak dira, bata elektrikoa eta bestea explosiozkoa. Biek autoa bultzarazten dute, hura mugitzeko elkar osatuz. Mekanika elektrikoa da autoa martxan jartzen duena, eta bitartean gasolinak, abiadan zein abiadura moderatu batean zirkulatzerakoan, soilik laguntzaile bezala jokatzen du. Motor elektrikoa balaztaketetan, abiaduraren gutxitzeetan edo aldapetan errekargatzen da, erabat elektrikoak diren autoen kargaren denbora tarte luzeak saihestuz.

Leer más...

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA INGURUMENA

Gizakiak betidanik bilatu izan ditu errekurtsoak ehiza egiteko edota naturatik babesteko (hotz egiten duenean nola berotu eta antzeko gauzak adibidez), baina denboran zehar, ekintza hauek ez dira soilik bizirauteko burutu, baizik eta erosotasuna lortzeko ere. Arazoa da, gero eta erosotasun maila handiagoa lortu nahi dugula eta konturatu garenerako, neurriak hartzeko apur bat berandu dela esan daiteke, nahiz eta ezinezkoa ez izan. Baina larriena da, bizi dugun egoera nolakoa den jakinda ere oraindik jendeak erosotasuna bilatzen jarraitzen duela eta askok ez dutela ingurumena seriozki hartzen. Gainera, urteetan zehar, industriak eta teknolgiak euren onurarako dena soilik hartu dute kontutan, ingurugiroari eragiten dioten kalteaz arduratu gabe. Beraz, orain kalteak ezagutzen direlarik, neurri egokiak hartzeaz arduratu beharra dugu.

Honekin ez dut esan nahi teknologia txarra denik, baina edozerekin gertatzen den bezala, gauzak bere neurri zuzenean erabili behar dira eta ez kontrolik gabe. Bestela, ingurugiro-inpaktua, desertizazioa, kutsadura, hondakinen sorkuntza eta petrolio istripuak gertatzen dira, eta hauek zeharo kaltegarriak dira ingurugirorako, eta hortaz, gizakiontzat ere bai, bertan bizi garelako.   

Zientziak eta teknologiak ingurumenaren zainketarako ere erabil daitezke, adibidez basoetako suteen predikzioak egitea ahalbidetzen digutelako, zenbait produktu birziklatzen laguntzen dutelako edota iturri energetiko berriztagarrien erabilpenean laguntzen dutelako. Hau da, teknologia baliabide garrantzitsua bihur daiteke gizakiontzat, ekologia hobetzeko.

Azkenik, nire ustez, eskoletan umeei teknologiari buruzko ikuspegi hau irakatsi beharko litzaieke, umeak ohitu daitezen gehiegizko erosotasunik ez izatera eta soilik beharrezkoak diren gauzekin zoriontsu egotera. Haurrak baitira gure etorkizuna. Baina horrek ez du esan nahi gizarteak (komunikabidez baliatuz adibidez) helduak gai honen inguruan kontzientziatu behar ez duenik. 


Leer más...

KLIMA ALDAKETA ETA ERLAZIONATURIKO BESTE BATZUK

Klima aldaketarekin erlazionaturiko sarrera honetan, gure egunrokotasunean (komunikabideetan, eskoletan...) aztertzen eta eztabaidatzen diren gaiak definitzea da nire helburua. Horrela, informazioa izanik eta kontzeptuak zer diren jakinik, edonor bihurtzen da gai lagunekin horiei buruz errespetuz eztabaidatzeko eta norberak bere ikuspuntua eraikitzeko. Baina oso luzea geratu zaidanez, "leer más" aukera jarrio diot, horrela bertan klikatzen ez bada, ez da testu osoa agertuko eta ez du blogaren zati handiegirik beteko.

Klima-aldaketa eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.

Gaur egun, ingurumen-politikari begira, klima-aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote. Glaziarrak, klima-aldaketaren adierazlerik nabariena dira.

Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Berotegi-gasak ere garrantzitsuak dira Lurraren klima ulertzeko orduan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka.

Berotze globala:

Berotze globala lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren igoera da. Lurrazaletik hurbil batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 ± 0,18 º C igo da azken mendean. Intergovernmental Panel on Climate Changeren (IPCC) arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mende erdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago”. Honek lurrazala eta behe atmosferaren beroketa eragiten du, berotegi-efektua handitzen.

1950tik zenbait gertarik, efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, sumendiak eta eguzki-izpien noranzko aldaketak, alegia. Nahiz eta zenbait elkarte zientifiko eta zientzi akademia bat etorri ondorio honekin, zientzialari asko ez datoz bat behaturiko berotzearen arrazoi garrantzitsuenekin. IPCC-ek aipaturiko modeloek tenperatura orokorrak 1990tik 2100ra, 1,1etik 6,4 °C-ra igo daitekeela aurreikusten dute.

Balio-eremuek berotegi-gasen isuriak zein klimaren sentiberatasuna adierazten dituzte. Nahiz eta ikerketa gehienak 2100. urtea arte oinarrituta izan, berotze eta itsas mailaren igoera, milurteko batean baino luzeago jarraitzea espero da, berotegi-gas gehiagorik isuri ez arren. Hau karbono dioxidoaren bizitza luzean eguratsean islatzen da.

Etorkizunerako klimaren benetako aldaketa jakiteke dago, eta batez ere nola aldaketak leku batetik bestera izango diren. Debate politiko eta publiko behar da, - diru kontu eraginkorrak aztertuz - berotzea gorantza joan ez dadin, edo behintzat ondorioekin bizitzen ikasteko. Nazioarteko gobernu gehienek, sinatu eta bat egin dute Kiotoko Protokoloarekin, non berotegiko gas isurketak murrizteko plangintza azaltzen den.

Berotegi efektua:

Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu natural bat da, Lurraren hartu-eman erradioaktiboan parte hartzen duena. Atmosferan dauden berotegi-efektu gasek (BEG) sortzen dute, batez ere ur lurrunak (eragin gehien duena), karbono dioxidoak CO2 eta metanoak CH4. Edo beste era batean azalduta, Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da, eta hori atmosferan pila daiteke. Lurrera iristen den Eguzkiaren erradiaziorik gehiena espaziora itzultzen da argi (argi erradiazioa) eta bero erradiazio (uhin infragorriak) bezala. Atmosfera garbia bada, espaziora doan energia kopurua handiagoa izaten da.

Arazoa honetan datza: karbono dioxidoa nahiko ugari edo lurrun asko duen atmosferak uhin infragorriei eutsi egiten die, ez die uzten espaziora ihes egiten, eta airea berotu egiten da. Horri deitzen diogu karbono dioxidoaren berotegi efektua, gas horren eraginez Lurrean sor daitekeen gehiegizko berotzeari.

Berotegi efektuaren eraginez, hau da, efektu horrek sortutako tenperaturaren igoera horren ondorioz, Lurburuetako izotza urtu egingo daitezke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asma ezinak dira, baina larriak izan daitezke.

Efektu hau, nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren berotegien analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak direnak, eguzkiaren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez landareek mikro-klima onuragarri batez goza dezaten.

Ondorioak:

Berotegi-efektuan parte hartzen duten gasak guztiak ez dira jatorri artifizialekoak. Badaude modu naturalean isurtzen diren gasak, esate baterako sumendien bidezkoak.

Baina giza jarduerak, batez ere azken hamarkada hauetan eta Ipar hemisferioan, altxarazi egin du CO2 kontzentrazioa eta aldi berean arriskuan jartzen ditu ozonoa (O3) eta beste gas batzuk. Ondorioz, eguzki-energia kopuru handiagoa geratzen da atmosferan harrapaturik, batezbesteko tenperaturak gora egiten du eta izpi kaltegarriak errazago erortzen dira Lurrera. Hala ere, oraindik ez da frogatu tenperatura igoera horren zergatia eta zenbait adituk nahiago dute erlazio hori konfirmatu aurretik zuhur jokatu.

Horrela, berotze globala dela-eta, berotegi-efektuak oso ondorio txarrak ekar ditzake. Lurraren tenperatura orokorraren graduak igotzen badira, lurburuetako izotza urtu egingo lirateke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Horrek kostaldeko hiriak arriskuan ipini litzake eta baita milaka animaliaren bizia ere. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asma ezinak dira, baina larrienak izan daitezke.


Berotegi efektua beti era negatiboki aipatzen da baina berotegi efektua fenomeno natural eta beharrezkoa da, atmosferako gasek, batez ere ur-lurrunak eta gas karbonikoak (CO2) eragina. Gas horiek eta beste batzuek atxiki egiten dute eguzkitik datorren energia kalorikoa eta bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote tenperaturari. Kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura ilargikoaren antzekoa izango litzateke (-18 °C). Horrenbestez, berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzat mehatxu.

Beste ondorio ongarri bat gas karbonikoak landareetan duen eragina da. Gas karbonikoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere areagotu egingo da eta askatutako oxigeno-kantitatea gero eta handiagoa izango da. Beraz, hain kaltegarritzat hartu den negutegi-efektua landarediaren mesederako izan daiteke.

Atmosferan kutsadura gutxiagotzeko premiazko neurriak aplikatuz bakarrik geldi daiteke berotegi efektu hori, erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta energiaren erabilera arrazionalagoa eginez.

Euri azidoa:

Euri azidoa ohikoa baino azidoagoa den euria da. Kalteak sortzen ditu landare, uretako animalia eta eraikinetan. Euri azidoa gizakiak eragina da gehien bat, honek eginiko sufre eta nitrogeno isuriengatik, eguratsean nahastean azidoa sortzen baita. Arazoa konpondu nahian, azken urteotan gobernu askok gas isuri hauek gutxitzeko legeak egin dira.

Sorrera:

Euri azidoa, zentral termikoek eta ibilgailuek sortutakoa da batez ere. Hauek erregai fosilak erretzean, tximinietatik edo ihesbideetatik, batez ere sufre eta nitrogeno oxidoa atmosferara isurtzen dituzte. Poluitzaile hauetako zati bat lurreratu egiten da eta beste zatia aireak eramaten ditu, ur-lurrinaz konbinatu eta azidoak sortuz.

Ondorioak:

Euri azidoa sortzen duen kutsadura iturria ez da kaltetzen dituen eremuetan bertan egoten beti, gasak hara eta hona ibiltzen direlako atmosferan eta baldintza meteorologiko egokiak dauden edozein lekutan ezartzen direlako. Horregatik, kutsadura eragile gehien aireratzen duten herrialde industrializatuek kontuan hartu behar lukete beren jarduerek herrialde garatu gabeei ere eragiten dietela, eta, joera axolagabe horrekin, hango baliabide naturalak suntsitzen dituztela.

Konponbideak:

Industriak zenbait teknika garatu ditu ingurumenaren babeserako eta era berean zenbait disposizio legal eta nazioarteko hitzarmen sortu dira produktu arriskutsu eta erasokorren kontzentrazioak kontrolatzeko. Era honetan, enpresa askok teknologia berri hauek aplikatzen ari dira eta baimenduriko emisio mailen azpitik dihardute.

Hainbat neurri hartuz konpon daiteke euri azidoaren arazoa:

- Uren azidotasuna neutralizatzeko teknikak baliatzea: base gisa diharduten substantziak eranstea edo iragazkiak ipintzea, adibidez. Teknika horiek, dena den, garestiak dira eta arazoa epe motzean konpontzeko bakar-bakarrik erabil daitezke.
- Gas kaltegarrien igorpena murriztea. Arazoari sustraiak moztea litzateke hau, petrolioaren, gasaren eta ikatzaren erabilera murriztuz, eta, industrian eta garraioan, energia berriztagarrien alde jokatuz.
- Teknologiak hobetzea. Energia eraginkortasun eta zentzu handiagoz erabiltzeak eta igorritako gasei garbitasun sistema hobeak aplikatzeak arazoa konpontzen lagunduko lukete.
- Zentral termikoek isurtzen duten poluzioa kontrolatu behar da tximinian iragazki egokiak ipiniz.
- Ibilgailuen ihes-tutuetatik botatako gasen kantitatea, txikiagoa egin behar da. Horretarako katalizatzaileen bidea da egokiena.
- Ibilgailu partikularrak gutxiago erabili behar da eta garraio publikoak edo bizikleta gehiago erabili behar dira.

Desertizazioa:

Desertizazioa prozesu bat da non lurralde batek desertuaren baldintza klimatikoak dauzka. Fenomeno honen faktoreak asko izan daitezke, batik bat Naturako lurraldetan landare espezieak desagertzea, lurraren higadura gertatzea edota uraren gabezia ematea.

Kausak:

- Degradazio kimikoaren ondorioz:

Lurralde batean Ongarrien falta ematen denean.
Lurraren kutsadura ematen denean produktu kimikoen erabileragatik.
Lurra gazi edo alkalinoengatik (gatzetan aberatsak diren urak, ureztapenetan erabiltzeagatik gertatzen da).

- Degradazio fisikoen ondorioz:

Lur azaleraren galera ematen da lurra trinkotzen delako. Obretan fenomeno berdina gertatzen da zapalgailua pasatzen denean.

- Degradazio biologikoa:

Materia organikoaren edo humus aren mineralizazioarengatik ematen da.

- Higadura eoliko eta hidrikoaren ondorioz:

Espainian faktore garrantzitsuena higadura hidrikoa da.

Ondorioak:

- Landaretza eta faunaren galera, materiaren zikloan eta ekosistemako energietan oinarrituta.
- Desoreka handia Lurreko ekosisteman, Landare txarren hazkundea dela eta.
- Lurraren Emankortasunaren galera progresiboa. Honek ongarri kimikoen beharra eskatzen die nekazariei eta azkenean landatze gunean kalitatea asko jaisten da.
- Lur eremuaren eta landare espezien gutxienera edo bukaera.
- Giroko hezetasunaren gutxienera.
- Lur hareatsuaren osaketa.
Leer más...

2010/05/05

Uraren eguna

Sarrera batean uraren nazioarteko egunari buruzko post bat idatzi dudanez, interesgarria iruditu zait aurkitu dudan erlazionaturik dagoen hurrengo bideoa ezartzea, batez ere blogaren edukia atseginagoa egiteko asmoz, testuekin bakarrik aztunegia bihur ez dadin.

Leer más...

URAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 22an Uraren nazioarteko eguna ospatzen da. 

Gure planetaren zatirik handiena, ozeanoen, lakuen, ibaien eta erreken urez estalita dago, lurrazpiko ur korronteez gain. Soilik ur guzti horren zati txiki bat geza da. Errekurtso hau ezinbestekoa da bizitzarako: animalia guzti guztiak horren menpe daude bizirauteko. Gizakiok ere nahitaezkoa dugu, baina askotan alferrik galtzen dugu eta kutsatu egiten dugu ura. Horregatik, diru eta energia asko gastatu beharra daukagu araztegietan, zikintzen dugun ur guztia garbitzeko.

Ura, etengabe alferrik galtzen den errekurtso garrantzitsua da; eta Afrika, adibidez, ez dute ur-hornidura egokia eta eskurakorra, oso herrialde pobrea delako. Beraz, etorkizunean uraren urritasun honek jarraituz gero, hainbat gatazka armaturen sortzaile izan daiteke.

Zer egin dezakegu honen aurrean?

Arazoak hain handiak direnez, badirudi soluziorik ez dutela; baina honen kontrola denon esku dago. Denok lagun dezakegu ingurumenaren babesean eta kutsadurari aurre egiten. Hastea besterik ez da. Udaren etorrerarekin, oporrak ere badatoz eta beroa dela eta urarekin kontaktuan egoten gara. Irteera bat antolatzen baduzu edo paseatzera bazoaz, zaborrak leku horietan botatzea ekidin ezazu; batu zabor hori poltsa batean, eta ondoren, eraman dagokion edukiontzira. Era berean, uretan olio, aparra edo antzeko zerbait ikusten baduzu, ohartarazi itzazu zure gurasoak edota hurbil duzun pertsona helduren bat. Zaborrek eta animalien gorozkien ere ura kutsa dezakete.

Umeekin batera aurrera eramateko ekintza aproposa landan zaborren bilketa egitea izan daiteke, edota erreketako uraren eta hondartzako arearen egoera (garbi dagoen edo ez) behatzea. Honez gain, zure familiak freskagarrien latak, gazigarri poltsak eta hondartzan erabiltzen ohi diren gainontzeko ontzi eta bildukinak poltsa batean batzen baditu, ziur aski adibide ona emango diezue hondartzan dauden gainontzeko pertsonei. Eta gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!


Leer más...

Urari buruzko bideo bat

Bideo hau polita iruditu zait musika erritmo ona duelako eta umeek ikusteko dibertigarria izan daitekeela uste dudalako, beraz, ondorengo post-ean urari buruz idatziko dudanez, sarrera bezala egokia iruditu zait.

Leer más...

2010/05/04

GABONAK ETA INGURUMENA!

Gabonetan, opari iezaiozu babesa eta errespetua ingurumenari

Gabonetan, zuhaitz naturalen salmentak igoera handia jasaten du eta honek ondorio positiboak eta negatiboak dakartza. Positiboak, etxearen apainketari dagokionez, eta negatiboak, familiek ingurumenari eragiten dioten kalteari (gabonen ostean, zuhaitzak zaramara botatzen baitituzte) dagokionez. Honez gain, elektrizitatearen gastuaren igoera ere nabarmena da, koloreetako bonbilen neurrigabeko erabilpenaren (bai kalean zein etxeetan) ondorioz. Gainera, gehiegizko beste kontsumo bat, elikagaiena da. Erdi mailako kontsumitzaile batek, jai hauen iraupenean, etxeko zarama kilo bat sortarazten du egun bakoitzean. Egun zehatz hauetan gehiago jaten ohi da, eta hondakinek, zaramaz gainezka dauden edukiontzien alboan bukatzen dute. Hortaz, "Consumer" aldizkariak zenbait aholku ematen ditu, ondorengo gabonetan ingurumenarekiko arduratsuak izan gaitezen.

Zer egin Gabonetako zuhaitzarekin?


Zuhaitz natural bat jarri beharrean, zuhaitz sintetiko bat ezartzea, hobeagoa da. Dirua aurreztuko duzu eta era berean, denbora. Eta naturak zeharo eskertuko dizu. Baina zuhaitz naturala erostekotan, behintzat botatzerakoan, eraman ezazu leku espezifikoetara. Honez gain, ez itzazu goroldiorik edota gorostirik erabili apaingarri moduan, amaitzear dauden landareak baitira eta leku askotan horiek hartzea debekatuta dago. Izan ere, gorostiaren fruituak animalien negurako elikadura errekurtsoak dira, eta gero eta eskasagoa bihurtzen ari da animalia basatientzat.


Hainbeste energiarik ez gastatzeko zer egin?


Gabonetako neurrigabekeria, etxeak, lorategiak eta kaleak apaintzen dituzten argi disdiratsuen kantitateagatik markatuta dago, egunean zehar ordu pilo bat etengabe piztuta egoten baitira. Oraindik ez da gabonetako argiketa erregulatzen duen araudirik eraginkorrik existitzen; hortaz, beharrezkoa bihurtzen da hainbesteko energia gastua kontrolatzeko alternatibak proposatzea. Horregatik, kontsumo gutxiko bonbilak erabiltzea aholatzen da, apainketaren kalitatea murrizten ez delako, baina bai ordea kontsumo elektrikoaren herena. Eta ez hori bakarrik, baizik eta piztuta dauden ordu kopuruaren kontrol mugatua eramatea ere aholkatzen da. Neurri hauek kontsumitzaile guztiengandik (administrazioei eta merkatariei ere erreferentzia eginez) errespetatuak izango balira, kontsumoan murrizketa nabaria izango litzateke, eta aurrezte-teknologiekiko interesa areagotuko litzateke. Ez ahaztu gabonetako argiak apaintzeko direla eta ez argiztatzeko!


Zer egin gabonetan birziklatzeko?


Urtearen bukaerako festen amaieran, soberazko elikagaien, apaingarrien eta abarren pilaketa izugarria gertatzen da eta edukiontziek ezin dute dena jaso. Izan ere, Gabonak, gastuaren sinonimo bihurtu dira. Udalerrien hautazko bilketan, paperaren eta beiraren %20ko eta %30eko igoera ikus daiteke. Eta urte berria hasteko modu bikaina, birziklatzea izango litzateke. Zarama sailkatzen eta dagokion edukiontzian ezartzen has zaitezke. Aprobetxa ezazu baita ere erabilitako arropa, behar ez dituzun altzariak edota erabiltzen ez dituzun etxeko zenbait objektu birziklatzeko. Beti egongo da horiek erabilgarri aurkituko dituen norbait. Era berean, birzikla itzazu gabonetako apaingarriak, ordenagailuak, makinak, jostailuak, oparietako paperak, gabonetako postalak eta abar, ohiko zaramara bota baino lehen, konpartitzea eta oparitzea ere gabonetako izpirituaren parte ere badirelako.     
Gogoratu, umeek nagusiek egindako ekintzetatik ikasten dutela; beraz, helburua, nagusiek ingurumenarekiko errespetua eta jarrera egokia izatea da, umeek jokabide onak imita ditzaten.
Leer más...

Irun-eko Garbigunea

Ondorengo bideoan, Irun-en (Gipuzkoa) Txingudiko Mankomunitateko Garbigune berriaren bideo deskribatzailea ezarri dut, bertan bere instalazioak erakusten baitira, eta Garbigunera zein motatako hondakinak eraman daitezkeen azaltzen du eta horien gestioa nola eramaten den aurrera.

Leer más...

GARBIGUNEAK, BENETAN BALIOGARRIAK!

Garbigunea, hondakin mota ezberdinak tratatzeko erakunde publikoek ezarritako gune bereziak dira. Besteak beste, altzariak, metalezko gaiak eta elektrotresnentzako edukiontziak daude. Ondoren, zabor hau behar bezala tratatzeko enpresa eta zabortegi kontrolatuetara eramaten da. EAE-ko herri desberdinetan daude.

Halaber, Hondakinentzako Hautazko Biltegia (HHB) deritza. Instalazio horri esker, kontrolik gabeko isurketak saihesten dira. Horretarako, isurketa-puntua hiritarrari, etxeko obra txikiak egiten dituzten gremioei, dendei eta bulegoei hurbiltzen zaie.

Instalazio hauetan uzten diren hondakinak erabiltzaileak berak aldez aurretik sailkatu behar ditu. Bai balioa ematen zaielako, bai poluzio-iturria izan daitezkeelako, gainerako zaborretik bereizi behar diren materialak dira.


Garbigunearen helburuak:

• Erraz birziklatzen diren hondakinen ustiapen eta balorizazio materiala lortzea, energia aurrezteko eta zabortegi kontrolatuetan utzi beharreko hondakinen kopurua murrizteko.
• Tamaina handiko hondakinen kontrol bako isurketa gutxitzea.
• Herritarrak ingurumenaren babesaren inguruan prestatzea eta kontzientziatzea.
• Eremu, mankomunidade eta/edo eskualde bateko hondakinak kudeatzeko eta transferitzeko gunea izatea eta, horren ondorioz, Bizkaiko Lurralde Historikoko kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea.

Eskoletan, umeak birziklapenarekiko kontzientziatzeko oso gomedagarria iruditzen zait garbigunera irteera bat antolatzea, bertan informazio asko eskuratu ahal izango dutelako, eta era berean, kutsadura murrizteko baliabideak behatu eta ingurumenaren zainketan parte hartu ahal izango dutelako. Gainera, gauza asko birziklatu eta berrerabili ahal direlaz ohartuko dira. Leer más...

175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, EAEko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa

Ondoren ikus dezakezuen kontzeptu mapa hezkuntza gaitasun orokorrei eta informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunei buruzkoa da; 175/2007 Dekretuari (urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa) dagokio, hain zuzen ere. Hau da, ikasleek ikasketetan arrakasta izan dezaten bideratzeko, guk irakasle bezala ezagutu beharreko zenbait jarraibide ematen ditu eta Oinarrizko Hezkuntza amaitzean lortu beharreko gaitasun bakoitzarekiko oinarrizko maila zehazten du. Beraz, erabilgarria da hezkuntza arloan, guk irakasle bezala gure erara aurrera eramaten badugu ere.



Leer más...

KIOTOKO PROTOKOLOA

Kiotoko Protokoloa UNFCCC-ren nazioarteko ingurumen ituna da, eguratseko berotegi-efektu gas kopurua estabilizatzeko helburua duena sistema klimatikoarekiko interferentzia antropogeniko arriskutsua galaraziko duen mailara[1]. Kiotoko Protokoloak betebehar legalak ezartzen ditu, sei gasen kopurua gutxitzeko: lau berotegi-efektu gas (karbono dioxidoa, metanoa, nitrogeno oxidoa, sufre hexafluoruroa) eta bi gas talde (hidrofluorokarbonoak eta perfluorokarbonoak).

Protokoloa 1997ko abenduaren 11n onartu zen, Kioto hirian egindako biltzarrean (Japonian). 2005eko otsailaren 16an sartu zen indarrean, 2004ko azaroan Errusiak onartu ondoren. Izan ere, hitzarmena habian jartzeko emititzen diren gas emisioen %55 onartzen zuten herrialdeek izan behar zuten eta hori ez zen lortu Errusiak onartu arte.

Herrialde guztiek ez dute zertan murriztu behar. Espainiaren konpromisoa esaterako, emisioak %15ean bakarrik igo daitezen da, garatzen ari den herrialdetzat hartzen delako. Hala ere, hori betetzea ezinezkoa izango zaio, 2005 eta 2006an adibidez bere emisioak %52 igo baitirelako eta 2007an %48. Beste herrialde batzuek ordea, Alemania eta Italia esaterako zuzenean emisioak murriztu behar dituzte.

Ahalik eta onarpenik zabalena lortzeko asmoz, protokoloari beste elementu batzuk gehitu zizkioten, trikimailu hutsak talde ekologisten iritziz. Esate baterako, herrialde kutsatzaileek gutxi kutsatzen duten herrialdeei kutsadura-eskubideak erosteko aukera izatea edo basoak berritzeko politika soil batekin herrialde batek bere kutsadura-mailei eutsi ahal izatea; izan ere, basoak kutsaduraren hustubidetzat jotzen dira. Hori negozioa egiteko modu bat baino ez da eta azkenean kutsatzen duten herrialdeek berdina kutsatzen jarraituko dute, baina orain baimenduta egingo dute kutsadura eskubideak erosi dituztelako.


Aurrekariak

1997ko abenduaren 11n herrialde industrializatuak Kioto hirian konprometitu ziren berotegi efektua sortzen zuten gasen erabilpena murriztea. Gobernu izenpetzaileak adostu zuten %5,2ean gas kutsagarrien erabilpena jaisten 2008 eta 2012 bitartean 1990eko emisioak oinarritzat hartuta. Ituna indarrean sartu zen 2005eko otsailaren 16an, Errusiak egin zuen berrespenaren ondorioz 2004ko azaroaren 18an.

Helburu nagusia klima aldaketa gutxitzea da. Honek jatorri antropogenikoa du, oinarria berotegi efektuan izanda. Nazio Batuen zifren arabera, aurreikusten da lurrazalaren tenperaturaren batez-bestekoa gora egongo duela 1,4 eta 5,8°C bitartean urte honetatik 2100raino, nahiz eta neguak gero eta hotzagoak eta bortitzagoak izan. Arazo honek izugarrizko aldaketak egingo ditu gure ekosisteman eta gure ekonomian esan zuen Europako Batzordeak.

Berotegi-efektu gasen murriztean energia nuklearra ez dela sartzen Kioto protokoloaren barnean. Baina berau efektua ekiditeko modu bat da, hau da, herrialde bakoitzean erabakitzen baita berotegi-efektu gasen emisioak nola murriztu. Horrela, IPCC-ak gomendatu egiten du energia nuklearra erabiltzea berotegi efektua murrizteko.

Kiotoko protokoloa betetzearen emaitzak:

- Berotegi efektua eragiten duten gasen isurketak gutxitzea.
- Klima aldaketarik ez egotea.
- Airearen kalitatea hobetzea
- Berriztagarriak ez diren baliabide energetikoak aurreztea
- Teknologia garbietarako merkatu berriak sortzea
- Zuhaitzak eta landareak osasuntsuak egotea, beraz arnasteko arazorik ez egotea.
- Fenomeno meteorologikoak gutxitzea: uholdeak eta lehorteak murriztea.
- Ekosistema hobetzea: Behar ez den sasoian elurra egiteak eragiten dituen kalteak animalia espezie askotan desagertzea, gaixotasunik ez agertzea eta paisai aldaketarik ez egotea.
- Osasuna hobetzea: erradiazio ultramorea gutxitu, bero boladen heriotza kopuruak gutxitu, alergia eta asma arazoen kopurua ez igotzea.
- Ekonomia arazorik ez egotea: klima aldaketaren eraginak (fenomeno meteorologikoak adibidez) hondapen larriak sortzea, hau da, aseguruen sektoreak jasango duela presiorik handiena.
- Nekazaritza eta basoen ekoizpena gora egitea.
- Turismoa hobetzea.
- Hiri kutsadura, energia, industria eta hondakinak hobetzea. Leer más...

Hondakinen sailkapen taula

Objektuak Edukiontziaren ohizko kolorea Hondakin motak
Ontziak Horia Plastikoak, metalak eta tetra-brikak
Materia organikoa Berdea edo laranja Janari-hondakinak, errautsak...
Papera eta kartoia Urdina Egunkariak, aldizkariak, bildukinak...
Beira Berde argia Botilak, botilatxoak, ontziak...
Hondakinak Kolore ezberdinetakoak izan daitezke Aurrekoetan ez dauden hondakinak biltzen ditu: oihalak, pilak, olioa...
Leer más...

UMEEKIN BIRZIKLAPENEAN BARNERATU

Hondakinen birziklapena umeei azaltzeko aholkuak:


Hondakinak birziklatzen jakitea, ingurumena errespetatzea, gure natura babesteko zer egin jakitea, gurasoek euren seme-alabei eskaini diezazkieketen ikaskuntza handienetakoak dira. Soilik modu honetan, gure planeta salbatzeko eta kontserbatzeko bakoitzak bere zatia egitea eta horren alde borrokatzea beharrezkoa denaren mentalitatearekin haziko dira. Eta horretarako borondatea, gogoak eta iraunkortasuna beharrezkoak dira.


Maiatzaren 17an, birziklapenaren nazioarteko eguna ospatzen da. Ospakizunak baino gehiago, eguneroko ekintzak eta jarrerak dira beharrezkoak. 3 urteko adinaren ondoren, umeak jadanik gai dira hondakinak banatzen eta sailkatzen ikasteko. Hasieran, ikaskuntza hori euren gurasoek ematen dieten adibidetik dator. Txikitatik, umeak, materialen zainketa eta horiek sailkatzeko (beira, kartoia, plastikoa…) ohitura ikusten badu, jarrera berdina izango du materialekiko. Ingurumenaren zainketa, gure etxeen barnean hasten da. Ondoren, umeak, birziklapenari eta berrerabilpenari buruzko detaile gehiago ikas ditzake eskolan.


Nola azaldu birziklapena umeei:


Lehenik eta behin, zarama nola sailkatu eta non ezarri behar den irakatsi behar zaie. Hondakinak 5 taldetan sailka daitezke: papera, beira, plastikoa, janari-hondakinak, eta bestelakoak (azken multzoa, olio, jostailu, pila eta antzekoei dagokio, ez direlako hain ohikoak egunerokotasunean). Beraz, bost edukiontzi mota existitzen dira:


1.- Edukiontzi urdina: paperari eta kartoiari dagokiona.
2.- Edukiontzi berdea: beirari dagokiona.
3.- Edukiontzi horia: plastikozko ontzi eta brik-ei dagokiona, metalez aparte.
4.- Edukiontzi grisa: janari-hondakinei dagokiona, hau da, materia organikoarentzat eta bestelako hondakinentzat ( landareak, kortxozko tapoiak, ohialak, lurra, errautsak, zigarrokinak…).
5.- Edukiontzi osagarriak: olio hondakinei, apurtutako jostailuei eta pilei dagokiona.


Zergatik birziklatu behar dugu?


Zergatik birziklatu behar dugun, pausoz-pauso azaltzea beharrezkoa da. Umeek, guazen zergatia ezagutu behar dute, horiek egin ahal izateko. Birziklapena, gure ingurumenaren suntsiketa ekiditeko existitzen dela ulertarazi behar zaie.


Adibideak:


1.- Papera: Paper tona bat fabrikatzeko, 10-15 bitarteko zuhaitz kopurua, energia elektrikoaren 7800 kilobatio / orduko eta ur kantitate handia erabili behar dira. Beraz, papera birziklatuz gero, zuhaitzen mozketa gutxituko da eta energia elektrikoa eta ura aurreztuko dira. Gainera, zuhaitzen menpe bizi diren intsektu eta txorien bezalako animaliak babestuko ditugu.


2.- Beira: Beira birziklakorra da, areaz, kare-karbonatoaz, sodio-karbonatoaz eta halako materialez osatuta dago, hau da, euren fabrikaziorako energia asko behar duten materialez. Hondakin-beira urtzeko, tenberatura gutxiago behar da, lehengaiez fabrikatzeko baino.


3.- Aluminioa: Bauxita izeneko mineral batean aurki daiteke. Ateratzeko, energia elektrikoaren kantitate dezente behar da; aldiz, aluminioa birziklatzetik lortzen bada, energiaren %95a aurreztu daiteke.


Zer egin dezakegu?

Zaramaren kantitatea murriztea, poltsak eta ontziak berrerabiltzea, plastikoa bezalako materialak birziklatzea, eta materialak berriro erabiltzeko berreskuratzea.


Umeek eskolan ingurumenari buruz jasotzen dituzten ikasketez gain, gurasoek ere euren egunerokotasunean pauso batzuk jarraitu beharra dauzkate.


1.- Erosten diren produktuak kontu handiz aukeratzea, horien ontzien berrerabilpen gaitasuna kontsideratuz.
2.- Gehiegizko bildukinak dituzten produktuak erostea ekiditea.
3.- Posiblea denean erosketak egin osteko poltsak zarama biltzeko erabiltzea edota erosketak egitera joatean gauzak garraiatzeko erabiltzea.
4.- Etxean erabiltzen ditugun paperak birziklatzea, alde biak berrerabiliz.
5.- Fotokopiak orrien alde bietatik egitea.
6.- Umeek, arbela, paperak baino gehiago erabil dezaten ahalegintzea.
7.- Paperaren birziklapenerako tailerretara joatea.
8.- Edariak, berreskura daitezkeen botiletan erostea.
9.- Kontsumo baxuko lanparak erabiltzea.
10.- Birziklapenaren esperientziak lagunekin zein familiakoekin konpartitzea.

Leer más...