Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/23

ZULOA OZONO GERUZAN

Ozono geruza edo ozonosfera Lurraren atmosferako gas geruza da, ozono (O3) kontzentrazio handikoa. Geruza honek eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kalte baitezake. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen. Geruzaren aurkikuntza Charles Fabry zientzialariak egin zuen 1913an, interferometro optikoari esker.

Ozonoaren sorkuntza:
 
Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erreztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundo batzuk pasatzen direnean.


Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta estratosferako garaiera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.

Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, Amazonia eta Asia hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.

Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da.

Erradiazio ultramoreak:

Eguzkitik Lurrera datozen uhin ultramoreek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko minbiziaren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, bizitza ezinezkoa izango litzateke gure planetan. Eguzkiak uhin luzera ezberdineko erradiazioa igortzen du, hiru erradiazio mota aurkitu daitezke:

• UV-A uhin luzera handikoa
• UV-B uhin luzera ertainekoa
• UV-C uhin luzera gutxikoa: biosfera bizitzarako hilgarriena da.

Lurraren gainazalera, eguzkiak emititutako erradiazio ultramoreen kantitate mugatu bat besterik ez da iristen. Hau gertatzen da O2 eta O3 molekulak erradiazio ultramore hori absorbatzen dutelako ozonosfera deritzon geruza batean ziklo erreaktiboari esker.

Ozono zuloa:

Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo giza ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste substantziekin erreakzionatzean hondatu egiten da. Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek (klorofluorokarbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantziak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario