Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/24

KONTSUMOA ESKOLETAN - Aldizkaria

Kontsumoa eskoletan aldizkari bat da. Gehiago zehazteko, Euskal Gobernuaren Kontsumoaren Zuzendaritzaren heziketa ibiltari programa bat da, eta kontsumoan heziketazko ekintzak diseinatu, sortu eta garatzen ditu. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko eskolei zuzenduta dago: ikasle, irakasle eta gurasoei. Eta hondorengoak eskaintzen ditu:


- Ikasleentzat: kontsumoaren gai ezberdinei buruzko tailerrak.
- Irakasleentzat: pedagogia orientazio zerbitzua.
- Gurasoentzat: aktibitate informatiboa eta formakuntzazkoa.

Azkenik, bertan parte hartzeko, aipatu beharra dago, eskoletara informazioa bidaltzen dela, eta eskaera zehaztuta dauden epeetan egin behar da, bere web orrialdearen bitartez.

Ondorengo testu birsartuan, 2008/2009 ikasturteko aldizkariaren zati bat jartzea erabaki dut, Intxixu ikastolako 5. mailako ikasle batzuek, kontsumoari eta berrerabilpenari  buruz azalpena ematen duelako, baina beste hainbat artikulu interesgarri aurki daitezke gainontzeko aldizkari aleetan.





Bilboko INTXIXU IKASTOLAko ikasleek truke merkatuaren bidez etxeko jostailu eta liburuak berrerabiltzeko bidea zabaldu dute.
2008ko ekainaren 2tik 5era Intxixu Ikastolan TRUKE MERKATUA ospatu zen. 1.mailatik 6.mailara arteko ikasle guztiek erabiltzen ez dituzten materialak baina beste batek berrerabili ahal dituenak ikastolako liburutegian utzi zituzten.
Ikastolako guraso eta irakasleek hau guztia jakinarazi zieten ikasleei emandako ohar baten bidez maiatzaren 23an, truke merkaturako materialak ekartzeko.
Materialak, liburuak eta jostailuak, liburutegiko mahaietan eta lurrean jarri zituzten nahi zutenek hartu ahal izateko. Hau guztia Guraso Elkarteko ama eta aita batzuk antolatu zuten, material bakoitzari zenbaki bat ipiniz, umeek hobeto aukeratzeko.
Trukea egiteko ikasleek material bat hartzen zuten eta beste ume batek nahi bazuen zozketatu edo adostu egiten zen norentzat zen. Horrela, ume bakoitzak bigarren eskuko jostailu edo liburu bat eduki zezakeen merkatuaren bidez.
Ikastolan trukea gutxienez 2003. urtetik egiten da eta aurtengo ekitaldian ikasleek oso ondo egon dela uste dute, baina aurten ez zaie ondo iruditu bakoitzak bere ziklotik hartu behar izan dituelako materialak eta ez beste ziklo batzuetatik. Dena
dela, ikasleen ustez, trukea onuragarria da gauzak zakarrontzira bota beharrean, beste ume bati zerbait gustatzen bazaio hartu ahal duelako.
INTXIXU IKASTOLAKO ikasleak (5.maila)


No hay comentarios:

Publicar un comentario