Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/30

WEBQUEST INTERESGARRIAK

Sarrera honetan, nire blogarekin erlazioa duten eta interesgarriak iruditu zaizkidan webquest batzuk ezarriko ditut, baina hori egin aurretik Webquest bat zer den, zein mota dauden eta nola dauden egituratuta ere azalduko dut; hortaz, hemen duzue informazioa:

WebQuesta, informazioa bilatzeko metodologia da non errekurtso gehienak Webetik ateratzen diren. Sistema hau Bernie Dodgek eta Tom Marchek, San Diego unibertsitateko irakasleek, 1995ean proposatu zuten. WebQuesta gidaturiko inbestigazioan oinarritzen da. Esan bezala, errekurtsoak gehienbat internetetik ateratzen dira. Honela ezagutzeko abileziak erabiltzen dira, eta elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da. Honez gain, metodologia honek badu benetako ebaluazioaren atal bat. Orri hauek irakasleek gero eta gehiago erabiltzen dituzte informazio erabileraren trebetasunak garatzen dituztelako. Modu honetan, nola jakin? UNESCOren helburuari erantzuten zaio, hau da, nola hezi hain informatizatua den gaurko gizarte honetan. Halere, Internetek, errekurtso pedagogiko bezala, baditu zenbait oztopo informazioa bilatzean. Hain handia da eskuragarri dagoen informazioa, non zaila egiten zaigun nahi duguna aurkitzea. Posiblea da, nahiz eta bilatzaile berbera erabili, gaur topatu dugun informazioa bihar ez aurkitzea, hegazkortasuna dela eta. Beste eragozpen bat, informazio ona eta txarra nola bereizi jakitea da. WebQuestak horri guztiari argi pixka bat ekartzeko sortu dira. Inteneten dagoen informazioa bilatzaileen bitartez lortzen da (Google, Aurki, Bing, Alltheweb, Yahoo…). Baina ikerketak neketsuak eta etsipengarriak izan daitezke helburuak hasieratik ez badira ondo azaltzen eta zehazten.



Webquesten azalpena

Bernie Dodgek honela definitu zuen WebQuesta: Ikertzeko eginkizun bat. Honi esker ikasleak elkar lanean daude Internetetik, gehienbat informazioa bilatuz.


Yoderren (1999) ustez, hau WWW-ri ematen dizkion errekurtsoak unitate didaktikoa da. Ikasleak eszenatoki baten aurrean kokatuak dira eta ataza bat ematen zaie. Ataza honetan arazo bat konpondu behar dute edo proiektu bat egin. Ikasleek Interneteko errekurtsoak erabil ditzakete eta informazioa analizatu eta sintetizatu behar dute beraien sormenezko irtenbideak asmatuz. Gainera ikasleek lan-taldeak egiten dituzte WebQuestak burutzeko eta bakoitzak badauka informazio zehatza perspektiba propio bat edukitzeko edo aurreikusitako rola antzezteko.

Jordi Adellen arabera, WebQuesta arlo erraza eta erakargarria da ikasleentzat. Prozesu honetan hauxe da ikasleek informazioarekin egingo dutena: analizatu, laburtu, ulertu, eraldatu, sortu, epaitu eta baloratu, informazio berria sortu, argitaratu, elkar banatu, e.a. Atazan ez dira bakarrik galdera batzuk erantzungo “Altxorraren ehiza”-n egiten den bezala, edo pantailan agertzen dena kopìatuko.

WebQuestaren egitura ezberdina da beste estrategia didaktikoekin konparatuz gero. WebQuesta Internetetik eskuragarria den dokumentu bat da zenbait ataletan banatuta dagoena hala nola, sarrera, atazaren azalpena, burutzeko azalpena, nola ebaluatuko den eta ondorioren bat. WebQuest Interneten bidez partekatu nahi denean beste irakaslerekin, gida didaktiko bat egingo da. Hemen azalduko dira: helburu didaktikoak, iraupena, baliabideak eta zenbait aholku ere.

WebQuest motak

- Epe laburreko WebQuestak

Epe laburreko WebQuest baten helburu didaktikoa, ikasgai bat edo gehiagoren ezagutza jasotzea eta integratzea da. Eta epe laburreko WebQuest bat, hiru saiotan burutzeko diseinatzen da.

- Epe luzeko WebQuestak

Honako WebQuest hauek, eskolako aste edo hilabete batean burutzeko diseinatzen dira. Honek ataza gehiago suposatzen du, eta aldi berean sakonagoak eta landuagoak izan behar dira. Azkenean, jendearen aurrean aurkeztu behar dira, aurkezpen programa bat edo web orri bat erabiliz. Helburua ezagutza prozesatzea da (dedukzioa, indukzioa, klasifikazioa, abstrakzioa…).

- MiniQuest

WebQuesten bertsio laburrak dira non hiru pausu kontuan hartzen diren: eszenatokia, ataza eta produktua. Interneten erabileran jaioak diren irakasleek 3 edo 4 ordutan egin ditzakete, eta ikasleek, gehienez jota, 3 edo 4 saiotan burutuko dituzte. WebQuest hauek WebQuestak sortzeko trebeak ez diren irakasleek edo astirik ez dutenek erabil ditzakete.

WebQuest baten egitura:

• Sarrera

• Ataza

• Prozesua

• Baliabideak

• Ebaluazioa

• Ondorioak

• Egileak eta erreferentziak




NIRE GAIAREKIN LOTURIKO WEBQUEST INTERESGARRIAK:

Hasteko, webquest hau, klima aldaketari buruzkoa da, eta sarrera honetan ezarri dut, nire blogean klima aldaketari buruzko zenbait informazio eman dudalako. Gainera kiotoko protokoloa aipatzen du eta kiotori buruz nik neuk ere idatzi dut.


Bestalde, energiari buruzko webquest  pare bat aurkitu ditut; alde batetik energiaren sailkapenari buruzkoa, eta bestetik, energia berriztagarriei buruzkoa. Izan ere, nire blogaren sarreraren batean energiari buruz idatzi dut, beraz hemen dituzue

1.- Energia sailkatzen: Bertan, energiari buruzko definizio eta azalpen desberdin batzuk aurki ditzakezue eta horrela energia mota ezberdinak ezagutu eta identifikatzen ikasiko duzue.



2.- Energia berriztagarriak: Lan honen bidez, etorkizunerako energia iturri izan daitezkeen Energia Berriztagarriak aztertu ahal ditugu eta energi hauek agortezinak direlaz ohartuko gara. Izan ere, gaur egun, gure gizarteak ezin du bizimodua energia elektrikorik gabe aurrera eraman.





Ezarri dudan azken webquest hau, hidrosferari buruzkoa da.  Eta interesgarria iruditu zait, bidaia baten moduan planteatzen duelako, dibertigarriago bihurtuz. Suposatzen da beste planeta batekoak garela eta Lurra ikertzera abiatzen garela, bere ATMOSFERA ezagutu eta aztertzeko; orduan, konturatu egiten gara Lurraren azalera gehiena ur masa handi batez estalita dagoela eta analisiak egiten jarraitu behar dugu.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario