Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/04

GABONAK ETA INGURUMENA!

Gabonetan, opari iezaiozu babesa eta errespetua ingurumenari

Gabonetan, zuhaitz naturalen salmentak igoera handia jasaten du eta honek ondorio positiboak eta negatiboak dakartza. Positiboak, etxearen apainketari dagokionez, eta negatiboak, familiek ingurumenari eragiten dioten kalteari (gabonen ostean, zuhaitzak zaramara botatzen baitituzte) dagokionez. Honez gain, elektrizitatearen gastuaren igoera ere nabarmena da, koloreetako bonbilen neurrigabeko erabilpenaren (bai kalean zein etxeetan) ondorioz. Gainera, gehiegizko beste kontsumo bat, elikagaiena da. Erdi mailako kontsumitzaile batek, jai hauen iraupenean, etxeko zarama kilo bat sortarazten du egun bakoitzean. Egun zehatz hauetan gehiago jaten ohi da, eta hondakinek, zaramaz gainezka dauden edukiontzien alboan bukatzen dute. Hortaz, "Consumer" aldizkariak zenbait aholku ematen ditu, ondorengo gabonetan ingurumenarekiko arduratsuak izan gaitezen.

Zer egin Gabonetako zuhaitzarekin?


Zuhaitz natural bat jarri beharrean, zuhaitz sintetiko bat ezartzea, hobeagoa da. Dirua aurreztuko duzu eta era berean, denbora. Eta naturak zeharo eskertuko dizu. Baina zuhaitz naturala erostekotan, behintzat botatzerakoan, eraman ezazu leku espezifikoetara. Honez gain, ez itzazu goroldiorik edota gorostirik erabili apaingarri moduan, amaitzear dauden landareak baitira eta leku askotan horiek hartzea debekatuta dago. Izan ere, gorostiaren fruituak animalien negurako elikadura errekurtsoak dira, eta gero eta eskasagoa bihurtzen ari da animalia basatientzat.


Hainbeste energiarik ez gastatzeko zer egin?


Gabonetako neurrigabekeria, etxeak, lorategiak eta kaleak apaintzen dituzten argi disdiratsuen kantitateagatik markatuta dago, egunean zehar ordu pilo bat etengabe piztuta egoten baitira. Oraindik ez da gabonetako argiketa erregulatzen duen araudirik eraginkorrik existitzen; hortaz, beharrezkoa bihurtzen da hainbesteko energia gastua kontrolatzeko alternatibak proposatzea. Horregatik, kontsumo gutxiko bonbilak erabiltzea aholatzen da, apainketaren kalitatea murrizten ez delako, baina bai ordea kontsumo elektrikoaren herena. Eta ez hori bakarrik, baizik eta piztuta dauden ordu kopuruaren kontrol mugatua eramatea ere aholkatzen da. Neurri hauek kontsumitzaile guztiengandik (administrazioei eta merkatariei ere erreferentzia eginez) errespetatuak izango balira, kontsumoan murrizketa nabaria izango litzateke, eta aurrezte-teknologiekiko interesa areagotuko litzateke. Ez ahaztu gabonetako argiak apaintzeko direla eta ez argiztatzeko!


Zer egin gabonetan birziklatzeko?


Urtearen bukaerako festen amaieran, soberazko elikagaien, apaingarrien eta abarren pilaketa izugarria gertatzen da eta edukiontziek ezin dute dena jaso. Izan ere, Gabonak, gastuaren sinonimo bihurtu dira. Udalerrien hautazko bilketan, paperaren eta beiraren %20ko eta %30eko igoera ikus daiteke. Eta urte berria hasteko modu bikaina, birziklatzea izango litzateke. Zarama sailkatzen eta dagokion edukiontzian ezartzen has zaitezke. Aprobetxa ezazu baita ere erabilitako arropa, behar ez dituzun altzariak edota erabiltzen ez dituzun etxeko zenbait objektu birziklatzeko. Beti egongo da horiek erabilgarri aurkituko dituen norbait. Era berean, birzikla itzazu gabonetako apaingarriak, ordenagailuak, makinak, jostailuak, oparietako paperak, gabonetako postalak eta abar, ohiko zaramara bota baino lehen, konpartitzea eta oparitzea ere gabonetako izpirituaren parte ere badirelako.     
Gogoratu, umeek nagusiek egindako ekintzetatik ikasten dutela; beraz, helburua, nagusiek ingurumenarekiko errespetua eta jarrera egokia izatea da, umeek jokabide onak imita ditzaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario