Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/04

GARBIGUNEAK, BENETAN BALIOGARRIAK!

Garbigunea, hondakin mota ezberdinak tratatzeko erakunde publikoek ezarritako gune bereziak dira. Besteak beste, altzariak, metalezko gaiak eta elektrotresnentzako edukiontziak daude. Ondoren, zabor hau behar bezala tratatzeko enpresa eta zabortegi kontrolatuetara eramaten da. EAE-ko herri desberdinetan daude.

Halaber, Hondakinentzako Hautazko Biltegia (HHB) deritza. Instalazio horri esker, kontrolik gabeko isurketak saihesten dira. Horretarako, isurketa-puntua hiritarrari, etxeko obra txikiak egiten dituzten gremioei, dendei eta bulegoei hurbiltzen zaie.

Instalazio hauetan uzten diren hondakinak erabiltzaileak berak aldez aurretik sailkatu behar ditu. Bai balioa ematen zaielako, bai poluzio-iturria izan daitezkeelako, gainerako zaborretik bereizi behar diren materialak dira.


Garbigunearen helburuak:

• Erraz birziklatzen diren hondakinen ustiapen eta balorizazio materiala lortzea, energia aurrezteko eta zabortegi kontrolatuetan utzi beharreko hondakinen kopurua murrizteko.
• Tamaina handiko hondakinen kontrol bako isurketa gutxitzea.
• Herritarrak ingurumenaren babesaren inguruan prestatzea eta kontzientziatzea.
• Eremu, mankomunidade eta/edo eskualde bateko hondakinak kudeatzeko eta transferitzeko gunea izatea eta, horren ondorioz, Bizkaiko Lurralde Historikoko kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea.

Eskoletan, umeak birziklapenarekiko kontzientziatzeko oso gomedagarria iruditzen zait garbigunera irteera bat antolatzea, bertan informazio asko eskuratu ahal izango dutelako, eta era berean, kutsadura murrizteko baliabideak behatu eta ingurumenaren zainketan parte hartu ahal izango dutelako. Gainera, gauza asko birziklatu eta berrerabili ahal direlaz ohartuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario