Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/04

NOLA OSPATU INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA!


Ingurumenaren nazioarteko eguna, urtero, ekainaren 5ean ospatzen da, ingurumenarekiko sentsibilizazioa bultzatzeko sortua. Eta helburu nagusia, ingurugiroarekin erlazionatutako gaien aurrean gizartearen jokabide ona sustatzea da, hau da, pertsonak motibatzea garapen sustengagarriaren agente aktiboak bihur daitezen. Eta pertsonak aipatzen ditudanean, haur txikienetaz ere mintzatzen ari naiz.


Modu askotan ospa daiteke: kaleetan zehar manifestazioak eginez, bizikleten segidak antolatuz, kalean rallyak eginez, adinen araberako musika kontzertuak (kontzertu berdeak deiturikoak) eskainiz,  zuhaitzen landaketa bultzatuz, garbiketa kanpainak proposatuz, familian birziklapena eraginez, eskoletan kartelak ipiniz, birziklapenezko sustapenak burutuz, ingurumenaren aldeko diskurtsoak prestatuz, eta abar.
Herrialde askotan, urteroko gertakari hau, arreta eta ekintza politikoa gehitzeko erabiltzen da. Estatu-buruek, lehen ministroek eta ingurumeneko ministroek deklarazioak egin eta Lurra zaintzera konprometitzen dira. Gobernu egitura iraunkorren sorkuntzara daramatzaten konpromiso serioagoak egiten dira, zeinek ingurugiroaren bideraketara eta plangintza ekonomikora eskaintzen diren. Era berean, honek, ingurugiroari buruzko hitzarmen internazionalak berrezteko edo sinatzeko aukera ematen du.

Ingurumenaren munduko egunean, gure ingurugiroaren egoera aztertzeari denbora tarte bat eskainiko diogu. Kontsidera ditzagun, kontu handiz, guk geuk banan-banan egin beharreko ekintzak, eta ondoren bidera gaitezen gure eginkizun komunera: Lurreko edozein biziaren zainketara.

Hona hemen, ingurumenaren egun unibertsala ospatzeko zerrendatutako hainbat modu:


- Gazteentzako ekintzak antolatzea.
- Papera aurreztea.
- Komunikabideetan (telebista, irrati eta egunkarietan adibidez) iragarkiak aurkeztea.
- Pertsona ospetsuek laguntza eskaintzea.
- Propaganda egiteko, gaiarekin loturiko gauzak banatzea edo egitea (camisetak, kalkomaniak, pegatinak, pinak...).
- Zarama egoki eta zuzen, dagokion lekuan sailkatzea.
- Garbiketarako kanpainak egitea.
- Produktu organikoak sustatzea.
- Pankarta, marrazki, kartel, poesia eta antzekoen lehiaketak prestatzea.
- Ingurumenari buruzko batzarrak antolatzea.
- Kotxe elektrikoen, bizikleten edo antzeko baliabideen desfileak antolatzea.
- Informazio foiletuak jendeari helaraztea.
- Ministerioek laguntza eskaintzea.
- Gaiarekiko eztabaidak antolatzea (talde txikietan zein handietan).
- Birziklatutako materialak erabiliz, objektu edo asmakizun artistikoak edota orijinalak eraikitzea.
- Ingurumenari buruzko mezuekin haurrentzako ikuskizunak egitea.
- Ingurugiroarekin lotutako mezuak daramatzatzen pegatinak banatzea.
- Naturako leku deigarri eta politenetara irteerak antolatzea.
- Marrazki, kartel, argazki eta antzeko gauzen erakusketak egitea.
- Azokak edo merkatuak prestatzea.
- Jaialdiak antolatzea.
- Gaiarekin erlazionaturiko zinema jaialdiak aurrera eramatea.
- Ingurumen akordio internazionalak sinatzea.
- "Mundua garbi dezagun" elkarteen antzeko erakundeetan parte hartzea.
- Kontzientzia sortzeko eta garatzeko kanpainak burutzea.
- Ikasle, gazte talde edota enpresarien artean gaiarekin erlazionaturiko galdetegiak egitea.
- Ingurumenaren erabilera egokiarekin erlazionaturiko egitura gubernamentalak ezartzea. 

- Mota orotako taldeak (erakunde zibilak, enpresak, gazte taldeak, sektore pribatua...) barnesartzea.
- Hirietako biodibertsitatea ikertzea.
- Ingurumenari buruzko interesak adierazteko auzokideen batzarrak.
- Ingurugiroaren aldeko politika gubernamentalen jaurtiketa.
- Legeria.
- Gaiari buruzko liburuak eta idazkia edo txostenak sortzea.
- Ingurmenaren babeserako aktibitateak burutzeko komunitateak batzea.
- Egunkariei, nazio-gobernuei, parlamentuko partaideei eta buruzagi zibilei gaiarekin loturiko eskaera gutunak bidaltzea.
- Norberak bere auzoa garbi mantentzea.
- Ingurumenaren aldeko martxak egitea.
- Autoek sortutako igorpenen bideraketa.
- Zarama inoiz ere ez uztea edukiontzietatik kanpo.
- Ekitaldi bereziak antolatzea.
- Ingurumenarekin erlazionaturiko ekintzei sariak eskaintzea.
- Eskoletan, ingurumen heziketazko programak sustatzea.
- Jendeak inguruaren egoerarekiko kezkak adieraztea.
- Gurdiekin rallyak egitea.
- Birziklatzea.
- Hondakinen bilketa.
- Informazio sareak proposatzea eta eguneratzea.
- Beharrezko konponketak egitea.
- Berrerabilpena bultzatzea.
- Ingurumen proiektuen onurarako enkanteak aurrera eramatea.
- Adin ezberdinetarako taller aproposak antolatzea.
- Garraiobide ez-kutsatzaileak erabiltzea (oinez ibiltzea, bizikleta erabiltzea, patinetan ibiltzea, autoa konpartitzea...).
- Habitat naturalen errehabilitazioan parte hartzea.
- Leku ekologikoetara bisitaldiak prestatzea.
- Igorpen kaltegarriak gutxitzea.
- Ingurumen arazoen aurrean ezikusiarena ez egitea.
- Komunitateak babestutako zonalde berdeen ugaritzean laguntzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario