Gure planetaren zatirik handiena, ozeanoen, lakuen, ibaien eta erreken urez estalita dago, lurrazpiko ur korronteez gain. Soilik ur guzti horren zati txiki bat geza da. Errekurtso hau ezinbestekoa da bizitzarako: animalia guzti guztiak horren menpe daude bizirauteko. Gizakiok ere nahitaezkoa dugu, baina askotan alferrik galtzen dugu eta kutsatu egiten dugu ura. Horregatik, diru eta energia asko gastatu beharra daukagu araztegietan, zikintzen dugun ur guztia garbitzeko.
Ura, etengabe alferrik galtzen den errekurtso garrantzitsua da; eta Afrika, adibidez, ez dute ur-hornidura egokia eta eskurakorra, oso herrialde pobrea delako. Beraz, etorkizunean uraren urritasun honek jarraituz gero, hainbat gatazka armaturen sortzaile izan daiteke.
Zer egin dezakegu honen aurrean?
Arazoak hain handiak direnez, badirudi soluziorik ez dutela; baina honen kontrola denon esku dago. Denok lagun dezakegu ingurumenaren babesean eta kutsadurari aurre egiten. Hastea besterik ez da. Udaren etorrerarekin, oporrak ere badatoz eta beroa dela eta urarekin kontaktuan egoten gara. Irteera bat antolatzen baduzu edo paseatzera bazoaz, zaborrak leku horietan botatzea ekidin ezazu; batu zabor hori poltsa batean, eta ondoren, eraman dagokion edukiontzira. Era berean, uretan olio, aparra edo antzeko zerbait ikusten baduzu, ohartarazi itzazu zure gurasoak edota hurbil duzun pertsona helduren bat. Zaborrek eta animalien gorozkien ere ura kutsa dezakete.

No hay comentarios:
Publicar un comentario