Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/04

MURRIZTU - BERRERABILI - BIRZIKLATU

Birziklatzeari buruzko partaidetza-datuak aztertuta, Europako batez bestekotik hurbil egon arren, eta estatuko beste erkidego batzuekiko oso gainetik egon arren, egunetik egunera geroz eta zabor gehiago eta azkarrago eratzen dela gogorarazi behar da.
Gainera, nahiz eta erakunde ezberdinek birziklapena sustatzeko ahalegin handia egin, hondakinak bereizteko orduan oraindik asko dago egiteke, ez baitugu guztiok parte hartzen eta, horrez gain, eraginkortasuna desberdina da. Beste modu batera esanda, bereizten ditugun hondakin guztiak ez dira berreskuratzen, oraindik hiritar guztiok ez baitugu argi nola eta non bota.


Ondoren Greenpeace erakunde ekologistak egindako “Las tres erres de la ecología” proposamenean oinarrituko naiz, honek kontsumo arduratsua garatzea du helburu. Gainera, zenbait argibide emango ditut hiru kontzeptu horiek era egoki batean aurrera eramateko, garrantzi bioekologikoaren arabera ordenatuta; eta nola ez, umeekin lantzeko ideiak adieraziko ditut.


  • Murriztu
Arazoa murrizten badugu, gutxiago konpondu beharko dugu. Kontzientziaziozko arazoak azpipuntu honetatik abiatuz konpondu beharko liratezke. Murrizketa bi mailatan burutu daiteke: energiaren edo ondasun kontsumoaren murrizketa. Izan ere, gaur egun, energiaren ekoizpenak hondakin ugari sortzen ditu (hondakin nuklearrak, karbono dioxidoa...). Helburuak hurrengoak izango lirateke:
-  Erabilpen bakarrera bideratutako objektuen kopurua mugatzea (adibidez, enbalaketak).
- Aparatuak beren beharren arabera egokitzea (adibidez, garbigailuak beteta jartzea, erdi beteta ipini beharrean).
- Galerak mugatzea: urarenak, geldirik dauden aparatuen deskonekxioa, gidaritza oldarkorra gutxitzea...
Adibidez, zenbait herrialdeetan "Zarama elikadura da Lurrarentzat" lelopean, gas kutsakorren igorpena murrizten saiatzen dira, animaliei eta landareei kalterik ez sortzeko; modu honetan, kutsatzen ez duten produktuek euren balioa galtzen dutenean ez diote ingurugiroari ia erasorik sortzen. 
   

1- Atzera bota etxera iristen den propaganda komertziala.
2- Eraman erosketetarako poltsa edo orga eta erosi baino lehen egin erosketa-zerrenda.
3- Hautatu ontzi eta bilgarri gutxien dituzten produktuak. Ez onartu beharrezkoak ez diren poltsak.
4- Erosi tokiko elikagaiak eta, gainera, garai horretakoak direnak; bilgarriak eta garraioa aurreztuko dituzu.
5- Aukeratu produktu kontzentratuak, berriz betetzekoak eta ontzi familiarrak.
6- Ahal izanez gero, erosi ontziratu gabeko produktuak, behar duzun kopurua hautatuz, alferrikakoak diren bilgarriak alde batera utziz.
7- Saihestu pilak; ahal izanez gero, aparatua sarean konektatu.
8- Murriztu etxeko produktu arriskutsuen erabilera: pinturak, barnizak eta disolbatzaileak, aerosolak... Erabili horien ordez produktu ekologikoagoak, hala nola ur-pinturak.
9- Erabili posta elektronikoa eta inprimatu ezinbestekoa dena bakarrik.


  • Berrerabili
Bigarren azpipuntu garrantzitsuak ingurugiroan eragina murriztu ere egiten du, zeharka. Hau, materiak bat berriro erabiltzean oinarritzen da, bigarren erabilpen bat izan dezan. Material edo ondasun guztiek erabilpen bat baino gehiago izan dezakete, hasierako erabilpen berdinerako konponduz edota imaginazioaren bidez erabilpen berri bat emanez. Adibidez, alde batetik imprimatutako orriak beste orrialdetik zirriborro modura erabiliz aprobetxa daitezke.

1- Ahal izanez gero, erabili itzultzeko edo berriz erabiltzeko ontziak eta artikulu birziklatuak.
2- Bota baino lehen, konpondu tresnak eta objektuak bizitza-zikloa luzatzearren.
3- Oparitu edo eman (elkarteak*, edukiontzi berezia...) jada behar ez duzun arropa.
4- Altzariak, etxeko tresna elektrikoak, liburuak, etab. bota baino lehen, jasotzen duen elkarterik* badagoen jakin; bestela, erabili tamaina handiko objektuak jasotzen dituen zerbitzua.
5- Kontsumitu behin eta berriz erabil daitezkeen aparatuak eta tresnak: ezpain-zapiak, mahai-tresnak, edalontziak, platerak,
argazki-kamerak, bizar-aitzurrak, pizgailuak, boligrafoak, inprimagailuarentzat berriz kargatutako kartutxoak...
6- Ahal izanez gero, ontziak bestelakoetan erabili: kontserbak egiteko, apaintzeko, etab.
7- Erosi bigarren eskuko produktuak (arropa, autoentzako piezak...)
8- Erabili orrien bi aldeak.


  • Birziklatu
Azpipuntu hau ezagunena da, izan ere, oraingo kontsumo sistemak nahiago du material birziklagarriez egindako ontziak erabiltzea (plastikoak eta brik-ak, batez ere), baina ez biodegradagarriak. Modu honetan,prozesuan enplegua sortzen da. Adibidez, beira eta plastiko gehienak beroaren bidez urtuz eta forma berria emanez birzikla daitezke.


Edukiontzi berdea:

- Beirazko botilak: zukuak, freskagarriak, muztioak, sagardoa, ardoa, likoreak, etab.

- Beirazko pote eta flaskoak: bai edarienak eta elikagaienak, baita perfumeenak eta    kosmetikoenak ere.
 
Nola utzi:
 
- Hutsak eta uretan pasatuta.
- Tapa, kortxo eta tapoirik gabe.
- Ez sartu plastikozko poltsak.
- Ez utzi ezer edukiontziaren kanpokaldea



-Plastikozko ontziak: edariak (ura, esnea, olioa...), detergentak, jogurtontziak, plastikozko poltsak, poliespana...
- Metalezko ontziak: kontserba-latak, freskagarriak, aerosolak (hutsak), aluminiozko papera...
- Brick motako ontziak: esnea, zukuak, tomatea...
Nola utzi:
- Ontziak hustu, uretan pasatu eta tolestu behar dira.
- Ez sartu ontzi bat bestearen barruan.
- Sartu ontziak eta poltsa bereizita.
- Kendu tapoia eta isuri bereizita.
- Ez utzi ezer edukiontziaren kanpoan.


Edukiontzi urdina:


- Egunkariak eta aldizkariak...
- Publizitate-liburuxkak.
- Kartoizko eta paperezko bilgarriak eta kaxa

Nola utzi:

- Kartoia tolestu behar da.
- Papera eta kartoia ez den guztia (grapak, liburu-azalak eta plastikozko tututxoak) saihestu.
- Ez bota plastikozko poltsak.
- Ez utzi ezer eduliontziaren kanpokaldean. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario