Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/04

UMEEKIN BIRZIKLAPENEAN BARNERATU

Hondakinen birziklapena umeei azaltzeko aholkuak:



Hondakinak birziklatzen jakitea, ingurumena errespetatzea, gure natura babesteko zer egin jakitea, gurasoek euren seme-alabei eskaini diezazkieketen ikaskuntza handienetakoak dira. Soilik modu honetan, gure planeta salbatzeko eta kontserbatzeko bakoitzak bere zatia egitea eta horren alde borrokatzea beharrezkoa denaren mentalitatearekin haziko dira. Eta horretarako borondatea, gogoak eta iraunkortasuna beharrezkoak dira.


Maiatzaren 17an, birziklapenaren nazioarteko eguna ospatzen da. Ospakizunak baino gehiago, eguneroko ekintzak eta jarrerak dira beharrezkoak. 3 urteko adinaren ondoren, umeak jadanik gai dira hondakinak banatzen eta sailkatzen ikasteko. Hasieran, ikaskuntza hori euren gurasoek ematen dieten adibidetik dator. Txikitatik, umeak, materialen zainketa eta horiek sailkatzeko (beira, kartoia, plastikoa…) ohitura ikusten badu, jarrera berdina izango du materialekiko. Ingurumenaren zainketa, gure etxeen barnean hasten da. Ondoren, umeak, birziklapenari eta berrerabilpenari buruzko detaile gehiago ikas ditzake eskolan.


Nola azaldu birziklapena umeei:


Lehenik eta behin, zarama nola sailkatu eta non ezarri behar den irakatsi behar zaie. Hondakinak 5 taldetan sailka daitezke: papera, beira, plastikoa, janari-hondakinak, eta bestelakoak (azken multzoa, olio, jostailu, pila eta antzekoei dagokio, ez direlako hain ohikoak egunerokotasunean). Beraz, bost edukiontzi mota existitzen dira:


1.- Edukiontzi urdina: paperari eta kartoiari dagokiona.
2.- Edukiontzi berdea: beirari dagokiona.
3.- Edukiontzi horia: plastikozko ontzi eta brik-ei dagokiona, metalez aparte.
4.- Edukiontzi grisa: janari-hondakinei dagokiona, hau da, materia organikoarentzat eta bestelako hondakinentzat ( landareak, kortxozko tapoiak, ohialak, lurra, errautsak, zigarrokinak…).
5.- Edukiontzi osagarriak: olio hondakinei, apurtutako jostailuei eta pilei dagokiona.


Zergatik birziklatu behar dugu?


Zergatik birziklatu behar dugun, pausoz-pauso azaltzea beharrezkoa da. Umeek, guazen zergatia ezagutu behar dute, horiek egin ahal izateko. Birziklapena, gure ingurumenaren suntsiketa ekiditeko existitzen dela ulertarazi behar zaie.


Adibideak:


1.- Papera: Paper tona bat fabrikatzeko, 10-15 bitarteko zuhaitz kopurua, energia elektrikoaren 7800 kilobatio / orduko eta ur kantitate handia erabili behar dira. Beraz, papera birziklatuz gero, zuhaitzen mozketa gutxituko da eta energia elektrikoa eta ura aurreztuko dira. Gainera, zuhaitzen menpe bizi diren intsektu eta txorien bezalako animaliak babestuko ditugu.


2.- Beira: Beira birziklakorra da, areaz, kare-karbonatoaz, sodio-karbonatoaz eta halako materialez osatuta dago, hau da, euren fabrikaziorako energia asko behar duten materialez. Hondakin-beira urtzeko, tenberatura gutxiago behar da, lehengaiez fabrikatzeko baino.


3.- Aluminioa: Bauxita izeneko mineral batean aurki daiteke. Ateratzeko, energia elektrikoaren kantitate dezente behar da; aldiz, aluminioa birziklatzetik lortzen bada, energiaren %95a aurreztu daiteke.


Zer egin dezakegu?

Zaramaren kantitatea murriztea, poltsak eta ontziak berrerabiltzea, plastikoa bezalako materialak birziklatzea, eta materialak berriro erabiltzeko berreskuratzea.


Umeek eskolan ingurumenari buruz jasotzen dituzten ikasketez gain, gurasoek ere euren egunerokotasunean pauso batzuk jarraitu beharra dauzkate.


1.- Erosten diren produktuak kontu handiz aukeratzea, horien ontzien berrerabilpen gaitasuna kontsideratuz.
2.- Gehiegizko bildukinak dituzten produktuak erostea ekiditea.
3.- Posiblea denean erosketak egin osteko poltsak zarama biltzeko erabiltzea edota erosketak egitera joatean gauzak garraiatzeko erabiltzea.
4.- Etxean erabiltzen ditugun paperak birziklatzea, alde biak berrerabiliz.
5.- Fotokopiak orrien alde bietatik egitea.
6.- Umeek, arbela, paperak baino gehiago erabil dezaten ahalegintzea.
7.- Paperaren birziklapenerako tailerretara joatea.
8.- Edariak, berreskura daitezkeen botiletan erostea.
9.- Kontsumo baxuko lanparak erabiltzea.
10.- Birziklapenaren esperientziak lagunekin zein familiakoekin konpartitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario