Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/23

KLIMA ALDAKETA ETA ERLAZIONATURIKO BESTE BATZUK

Klima aldaketarekin erlazionaturiko sarrera honetan, gure egunrokotasunean (komunikabideetan, eskoletan...) aztertzen eta eztabaidatzen diren gaiak definitzea da nire helburua. Horrela, informazioa izanik eta kontzeptuak zer diren jakinik, edonor bihurtzen da gai lagunekin horiei buruz errespetuz eztabaidatzeko eta norberak bere ikuspuntua eraikitzeko. Baina oso luzea geratu zaidanez, "leer más" aukera jarrio diot, horrela bertan klikatzen ez bada, ez da testu osoa agertuko eta ez du blogaren zati handiegirik beteko.

Klima-aldaketa eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.

Gaur egun, ingurumen-politikari begira, klima-aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote. Glaziarrak, klima-aldaketaren adierazlerik nabariena dira.

Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Berotegi-gasak ere garrantzitsuak dira Lurraren klima ulertzeko orduan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka.

Berotze globala:

Berotze globala lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren igoera da. Lurrazaletik hurbil batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 ± 0,18 º C igo da azken mendean. Intergovernmental Panel on Climate Changeren (IPCC) arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mende erdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago”. Honek lurrazala eta behe atmosferaren beroketa eragiten du, berotegi-efektua handitzen.

1950tik zenbait gertarik, efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, sumendiak eta eguzki-izpien noranzko aldaketak, alegia. Nahiz eta zenbait elkarte zientifiko eta zientzi akademia bat etorri ondorio honekin, zientzialari asko ez datoz bat behaturiko berotzearen arrazoi garrantzitsuenekin. IPCC-ek aipaturiko modeloek tenperatura orokorrak 1990tik 2100ra, 1,1etik 6,4 °C-ra igo daitekeela aurreikusten dute.

Balio-eremuek berotegi-gasen isuriak zein klimaren sentiberatasuna adierazten dituzte. Nahiz eta ikerketa gehienak 2100. urtea arte oinarrituta izan, berotze eta itsas mailaren igoera, milurteko batean baino luzeago jarraitzea espero da, berotegi-gas gehiagorik isuri ez arren. Hau karbono dioxidoaren bizitza luzean eguratsean islatzen da.

Etorkizunerako klimaren benetako aldaketa jakiteke dago, eta batez ere nola aldaketak leku batetik bestera izango diren. Debate politiko eta publiko behar da, - diru kontu eraginkorrak aztertuz - berotzea gorantza joan ez dadin, edo behintzat ondorioekin bizitzen ikasteko. Nazioarteko gobernu gehienek, sinatu eta bat egin dute Kiotoko Protokoloarekin, non berotegiko gas isurketak murrizteko plangintza azaltzen den.

Berotegi efektua:

Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu natural bat da, Lurraren hartu-eman erradioaktiboan parte hartzen duena. Atmosferan dauden berotegi-efektu gasek (BEG) sortzen dute, batez ere ur lurrunak (eragin gehien duena), karbono dioxidoak CO2 eta metanoak CH4. Edo beste era batean azalduta, Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da, eta hori atmosferan pila daiteke. Lurrera iristen den Eguzkiaren erradiaziorik gehiena espaziora itzultzen da argi (argi erradiazioa) eta bero erradiazio (uhin infragorriak) bezala. Atmosfera garbia bada, espaziora doan energia kopurua handiagoa izaten da.

Arazoa honetan datza: karbono dioxidoa nahiko ugari edo lurrun asko duen atmosferak uhin infragorriei eutsi egiten die, ez die uzten espaziora ihes egiten, eta airea berotu egiten da. Horri deitzen diogu karbono dioxidoaren berotegi efektua, gas horren eraginez Lurrean sor daitekeen gehiegizko berotzeari.

Berotegi efektuaren eraginez, hau da, efektu horrek sortutako tenperaturaren igoera horren ondorioz, Lurburuetako izotza urtu egingo daitezke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asma ezinak dira, baina larriak izan daitezke.

Efektu hau, nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren berotegien analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak direnak, eguzkiaren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez landareek mikro-klima onuragarri batez goza dezaten.

Ondorioak:

Berotegi-efektuan parte hartzen duten gasak guztiak ez dira jatorri artifizialekoak. Badaude modu naturalean isurtzen diren gasak, esate baterako sumendien bidezkoak.

Baina giza jarduerak, batez ere azken hamarkada hauetan eta Ipar hemisferioan, altxarazi egin du CO2 kontzentrazioa eta aldi berean arriskuan jartzen ditu ozonoa (O3) eta beste gas batzuk. Ondorioz, eguzki-energia kopuru handiagoa geratzen da atmosferan harrapaturik, batezbesteko tenperaturak gora egiten du eta izpi kaltegarriak errazago erortzen dira Lurrera. Hala ere, oraindik ez da frogatu tenperatura igoera horren zergatia eta zenbait adituk nahiago dute erlazio hori konfirmatu aurretik zuhur jokatu.

Horrela, berotze globala dela-eta, berotegi-efektuak oso ondorio txarrak ekar ditzake. Lurraren tenperatura orokorraren graduak igotzen badira, lurburuetako izotza urtu egingo lirateke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Horrek kostaldeko hiriak arriskuan ipini litzake eta baita milaka animaliaren bizia ere. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asma ezinak dira, baina larrienak izan daitezke.


Berotegi efektua beti era negatiboki aipatzen da baina berotegi efektua fenomeno natural eta beharrezkoa da, atmosferako gasek, batez ere ur-lurrunak eta gas karbonikoak (CO2) eragina. Gas horiek eta beste batzuek atxiki egiten dute eguzkitik datorren energia kalorikoa eta bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote tenperaturari. Kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura ilargikoaren antzekoa izango litzateke (-18 °C). Horrenbestez, berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzat mehatxu.

Beste ondorio ongarri bat gas karbonikoak landareetan duen eragina da. Gas karbonikoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere areagotu egingo da eta askatutako oxigeno-kantitatea gero eta handiagoa izango da. Beraz, hain kaltegarritzat hartu den negutegi-efektua landarediaren mesederako izan daiteke.

Atmosferan kutsadura gutxiagotzeko premiazko neurriak aplikatuz bakarrik geldi daiteke berotegi efektu hori, erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta energiaren erabilera arrazionalagoa eginez.

Euri azidoa:

Euri azidoa ohikoa baino azidoagoa den euria da. Kalteak sortzen ditu landare, uretako animalia eta eraikinetan. Euri azidoa gizakiak eragina da gehien bat, honek eginiko sufre eta nitrogeno isuriengatik, eguratsean nahastean azidoa sortzen baita. Arazoa konpondu nahian, azken urteotan gobernu askok gas isuri hauek gutxitzeko legeak egin dira.

Sorrera:

Euri azidoa, zentral termikoek eta ibilgailuek sortutakoa da batez ere. Hauek erregai fosilak erretzean, tximinietatik edo ihesbideetatik, batez ere sufre eta nitrogeno oxidoa atmosferara isurtzen dituzte. Poluitzaile hauetako zati bat lurreratu egiten da eta beste zatia aireak eramaten ditu, ur-lurrinaz konbinatu eta azidoak sortuz.

Ondorioak:

Euri azidoa sortzen duen kutsadura iturria ez da kaltetzen dituen eremuetan bertan egoten beti, gasak hara eta hona ibiltzen direlako atmosferan eta baldintza meteorologiko egokiak dauden edozein lekutan ezartzen direlako. Horregatik, kutsadura eragile gehien aireratzen duten herrialde industrializatuek kontuan hartu behar lukete beren jarduerek herrialde garatu gabeei ere eragiten dietela, eta, joera axolagabe horrekin, hango baliabide naturalak suntsitzen dituztela.

Konponbideak:

Industriak zenbait teknika garatu ditu ingurumenaren babeserako eta era berean zenbait disposizio legal eta nazioarteko hitzarmen sortu dira produktu arriskutsu eta erasokorren kontzentrazioak kontrolatzeko. Era honetan, enpresa askok teknologia berri hauek aplikatzen ari dira eta baimenduriko emisio mailen azpitik dihardute.

Hainbat neurri hartuz konpon daiteke euri azidoaren arazoa:

- Uren azidotasuna neutralizatzeko teknikak baliatzea: base gisa diharduten substantziak eranstea edo iragazkiak ipintzea, adibidez. Teknika horiek, dena den, garestiak dira eta arazoa epe motzean konpontzeko bakar-bakarrik erabil daitezke.
- Gas kaltegarrien igorpena murriztea. Arazoari sustraiak moztea litzateke hau, petrolioaren, gasaren eta ikatzaren erabilera murriztuz, eta, industrian eta garraioan, energia berriztagarrien alde jokatuz.
- Teknologiak hobetzea. Energia eraginkortasun eta zentzu handiagoz erabiltzeak eta igorritako gasei garbitasun sistema hobeak aplikatzeak arazoa konpontzen lagunduko lukete.
- Zentral termikoek isurtzen duten poluzioa kontrolatu behar da tximinian iragazki egokiak ipiniz.
- Ibilgailuen ihes-tutuetatik botatako gasen kantitatea, txikiagoa egin behar da. Horretarako katalizatzaileen bidea da egokiena.
- Ibilgailu partikularrak gutxiago erabili behar da eta garraio publikoak edo bizikleta gehiago erabili behar dira.

Desertizazioa:

Desertizazioa prozesu bat da non lurralde batek desertuaren baldintza klimatikoak dauzka. Fenomeno honen faktoreak asko izan daitezke, batik bat Naturako lurraldetan landare espezieak desagertzea, lurraren higadura gertatzea edota uraren gabezia ematea.

Kausak:

- Degradazio kimikoaren ondorioz:

Lurralde batean Ongarrien falta ematen denean.
Lurraren kutsadura ematen denean produktu kimikoen erabileragatik.
Lurra gazi edo alkalinoengatik (gatzetan aberatsak diren urak, ureztapenetan erabiltzeagatik gertatzen da).

- Degradazio fisikoen ondorioz:

Lur azaleraren galera ematen da lurra trinkotzen delako. Obretan fenomeno berdina gertatzen da zapalgailua pasatzen denean.

- Degradazio biologikoa:

Materia organikoaren edo humus aren mineralizazioarengatik ematen da.

- Higadura eoliko eta hidrikoaren ondorioz:

Espainian faktore garrantzitsuena higadura hidrikoa da.

Ondorioak:

- Landaretza eta faunaren galera, materiaren zikloan eta ekosistemako energietan oinarrituta.
- Desoreka handia Lurreko ekosisteman, Landare txarren hazkundea dela eta.
- Lurraren Emankortasunaren galera progresiboa. Honek ongarri kimikoen beharra eskatzen die nekazariei eta azkenean landatze gunean kalitatea asko jaisten da.
- Lur eremuaren eta landare espezien gutxienera edo bukaera.
- Giroko hezetasunaren gutxienera.
- Lur hareatsuaren osaketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario