Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/04

SUSTATU BEHARREKO ZENBAIT EKINTZA


Eskoletan eta baita kalean ere, ingurumenaren aldeko zenbait ekintza egin daitezke. Eta horien bitartez, ikasleek gauza berri ugari ikas ditzakete; hala nola, natura zaindu behar dela, zuhaitzak babestu, zaborrak errekara ezin direla bota uholdeak gerta ez daitezen, basoak ez erretzea lurra labandu ez dadin eta tragediarik gerta ez dadin, eta abar.

Honez gain, paperak edukiontzi egokietan bota behar dira, basoak garbi mantendu, animaliak eta landareak ondo zaindu eta horiei zaborrik ez bota.  

Hortaz, ingurumena zaintzeko sustatu behar ditugun zenbait ekintza hauexek dira:

- Kontsumo ekologikoa:

Kontsumo arduratsuaren aspekturik ezagunena da. Helburu nagusia, irizpide ekologikoen bidezko erosketa ohiturak sortzea da eta baita kontsumitzerakoan, berriztaezinak diren errekurtso jakin batzuk gastatzen ari garenaren kontzientzia sortzea ere. Beraz, kontsumo ekologikoa ikuspuntu ezberdinetatik abiatuz planteatu daiteke:

- Gure erosketen bolumena edo kopurua gutxituz.
- Gure erosketetan, beren fabrikazioan ingurumenaren degradaziorik ez sortzeko baldintza zehatz batzuk bete dituzten produktuak aukeratuz.
- Beren fabrikazioan errekurtso naturalen kontsumo handiagoa eragiten duten produktuak diskriminatuz.
- Produktu kutsatzaileak beste produktu natural edo biodegradableengatik ordezkatzeko posibilitatea kontuan hartuz.
- Gure kontsumoaz sortzen diren hondakinak saihesteko bildukinen eta produktuen ezaugarriak ebaluatuz.
- Kontsumituko ditugun produktuen enpresa fabrikatzaileek eta banatzaileek, kreditaturik dagoen entitate baten bitartez ziurtaturiko Ingurumenerako Gestio Sistema (EMAS o ISO-14001) bat dutela baloratuz.
- Produktuaren enpresa fabrikatzaileak eta horien banatzaileak ekonomia sozial eta alternatibo batetik eratorriak direla  baloratuz.

 - Basoen kontserbazioa:


Basoaren nazioarteko eguna, Martxoaren 21ean ospatzen da, zeinetan Ekologistekin kolaboratzen den, eremu bat zuhaitzez birlandatzeko. Honez gain, egun esanguratsu horrekin erlazionaturiko ekintza ezberdinak (jolasak, haurrentzako tailerrak, gidatutako bisitak, ipuin-kontalariak…) antolatzen dira.


Geratzen zaigun baso-gainazal orijinaletik, soilik bosten bat heldu da gaur egun arte kontserbazio onuragarrian; horiei “baso-muga” deritze, hau da, giza-aldaketa esanguratsurik gabeko azken basoak.

Baso-ekosistemak kontserbatzeko eta euren degradazioa gelditzen saiatzeko, WWF/Adena-ren Basoen Programak ondorengo neurriak hartu ditu:
 
• Baso-produktuen kontsumo legezkoa eta arduratsua bultzatzen du.
• FSC baso-ziurtagiriaren alde egiten du, zeinek basoen erabilpen sustengagarria bermatzen duen.
• Baso-birlandaketaren lan iraunkor bat egiten du zenbait erakunderekin (enpresa pribatu, ONG-ak, Administrazio Publikoak…), zeinetan hainbat boluntariok parte hartzen duten laguntza emanez.
• Milioika hektarearen babesa lortzen du planetaren babesik gabeko baso nagusienetan.
• Degradatutako eremuen barnean, batez ere basoko sutekiko ardura erakusten dute, eta horiei erantzuna emateko, ikerketak, presio politikoa eta erretako guneen errestaurazioa aurrera eramaten dituzte.

- Birziklapena:


Birziklapena, prozesu fisiko-kimiko edo mekaniko bat da, zeinetan materia bat edo jadanik erabilia izan den produktu bat, lehengai bat edo produktu berri bat lortzeko tratamendu partzial edo osoaren ziklo baten menpe jartzen den. Era berean, hondakinetatik abiatuz lehengaien lorpen bezala definitu ahal izango litzateke, berriro bizitzaren zikloan sartuz eta baliabide naturalen nekearen perspektibaren aurrean sortzen delarik, forma eraginkorrean hondakinak kentzeko.

- Energiazko iturri alternatiboak:

Munduko energiaren %90 baino gehiago ikatzetik, petroliotik eta gas naturaletik sortzen da, amaitzear dauden hiru energia iturrietatik, hain zuzen ere. Energia iturri hauen zatirik handiena, garraiorako eta berogailurako erregai bezala erabiltzen da; gainontzekoa, ura lurrun bihurtzeko, zeina turbina batetik pasatzen den, horrek elektrizitatea produzitzeko dinamo bat biratzen duelarik.


Munduan kontsumitzen den gainerako energiaren erdia, zentral nuklearretatik ekoizten da, zeinek zenbait alditan gizakiontzat arriskutsuak direla erakutsi duten; horregatik, herrialde askotan kentzen ari dira.

Beste kantitate handi bat presa hidroelektrikoen bidez jasotzen da, hau, energia iturri nagusienetakoa da, ura jausterakoan, uraren energia zinetikoaren %95a elektrizitate bihurtzen baita. Baina behar adina energia lortzeko ibai nahikoak dituzten oso herrialde gutxi daude; gainera, kutsatzen ez badute ere, oso garestiak dira eta ibaiaren ekosistema desorekatzen dute.

Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, beharrezkoa bihurtu da energia iturri berriak bilatzea, dauzkagunak amaitu baino lehen eta merkeagoak izan daitezen.


Zentral geotermikoak Lurraren barruko tenperatura altuak aprobetxatzen saiatzen dira, ura lurrun bilakatzeko.
Zentral eolikoa, beste energia iturri garbi bat da.
Energia termosolarra, eguzkiaren argia ispiluen bidez labe batera heldu dadin islatzean datza, labeak hodi bateko ura irakiten du eta ur hori termo batean gordetzen da, energiarik kontsumitu gabe ur beroa erabili ahal izateko.
Energia fotovoltaikoa, Eguzki-argia zuzenean korronte elektriko bihurtzean datza.
Zentral guzti hauek eremu handia behar dute eta oso garestiak ere badira.

Azken energia iturriak, eskala txikian, eraikuntzen teilatuetan jarri ahalko lirateke, eta honekin, konpainia elektrikoei ordaintzen diegun kantitate handia murriztu ahalko genuke.

- Hobekuntzak eraginkortasun energetikoan:

Eusko Jaurlaritzak ezarritako energia norabide berrien hodeiertza 2010ean dago. Garapen energetiko iraunkorra lortu nahi da, honako bi ardatz nagusi hauetan oinarrituta: energia aurrezteko dagoen potentziala garatzea, eta energia berriztagarrien aprobetxamendua indarrez bultzatzea, energia eskaeraren %12ra iritsi dadin. Horrela lagundu nahi da Kiotoko Protokoloan hartutako konpromisoak betetzen.

- Karbonozko igorpen baxuen alde egitea:

Soilik igorritako CO2-aren zati bat (erdia gutxi gora-behera) atmosferan pilatzen da , ozeanoko planktonak eta lurreko begetazioak fotosintetikoki CO2-aren zati nabarmen bat xurgatzen baitute, beraz, modu horretan, lurreko biomasa areagotzen da.


Atmosferako CO2-aren kontzentrazioak areagotze nabarmena pairatu du XX. mendean zehar, batez ere azken hamarkadetan. CO2-aren urteko gehikuntza oso aldakorra da. Urte batetik bestera bikoiztu edo erdira murriztu daiteke. Atmosferaren eta lurreko begetazioaren arteko trukatze netoak karbonozko gorabeherak izan ditzake urtez urte. Gorabehera hauek lurraren tenperaturaren anomalien, neguko elurraren lodieraren, udako lehorte mailaren eta abarren araberakoak dira, zeinek begetazioaren garapenarengan eta lurren prozesu biologikoengan eragina duten.

- Negutegi gasen igorpena gutxitzea:

Negutegi gasen igorpenak, kostu baxuetara murriztu daitezke energia berriztagarriaren eta teknologien aurrerapenei esker, merkatu energetikoan eraberritzeko gobernuen borondatearekin konbinatuz.


Negutegi gasen (petrolioaren, gasaren eta ikatzaren konbustioaren ondorioz) murrizketak, airearen kutsatze baxuagora, basoen kontserbazio handiagora eta segurtasun energetikora bideratzen gaitu, hala adierazten da planetaren berotzeari buruzko batzar batean aurkeztutako idazkian.


Igorpenak murrizteko ez da soluzio bakar bat existitzen, baina gobernuek energia berriztagarrian eta eraginkortasun energetikoan existitzen diren berrikuntza teknologikoak sustatzen badituzte, ondorengo 100 urteetan CO2-aren igorpenak neurri handi batean gutxitu ahalko lirateke. Gainera, aldaketa klimatikoa gutxitzeko neurri batzuek, planetaren beroketaz gaindiko beste arloekiko onurak ekar ditzakete, adibidez, osasun arazoak leun ditzakete.

- Garraiobide publikoak erabiltzea:

Ingurumenak, bizi-kalitatea hobetzeko garraiobide publikoak erabiltzearen garrantzia gogorarazten digu. Autorik gabeko egunaren (irailaren 22an) ospakizunak, auto pribatuen ordez, garraiobide publikoen bitartez leku batetik bestera mugi daitezkeenaz kontzientziatzea eragiten dio jendeari. Izan ere, modu horretan, herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen da, eta baita zarata eta kutsadura gutxiago egotera ere.

Urte osoan zehar, garraiobide publikoa bultzatzera bideratutako neurriak existitzen dira, adibidez, oinezkoen guneen areagotzea. Neurri hauek, garraiobide pribatuek sortarazten duten kutsadura eta zarata murrizten laguntzen dute. Autobusa erabiltzen dutenek, auto propioa erabiltzen dutenek baino %70a baino gutxiago kutsatzen dute.

Ospakizun mota hauek oso erabilgarriak dira jendea kontzientziatzeko eta jendearen bizi-kalitatea hobetzeko sustengagarriagoak diren garraiobideak erabiltzen hasteko.

Azkenik, antzineko autoak gutxiago kutsatzen duten autoez ordezkatzea bultzatzen ari da, Plan Prever-a edo bioerregaien aldeko neurrien bitartez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario