Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/04

KIOTOKO PROTOKOLOA

Kiotoko Protokoloa UNFCCC-ren nazioarteko ingurumen ituna da, eguratseko berotegi-efektu gas kopurua estabilizatzeko helburua duena sistema klimatikoarekiko interferentzia antropogeniko arriskutsua galaraziko duen mailara[1]. Kiotoko Protokoloak betebehar legalak ezartzen ditu, sei gasen kopurua gutxitzeko: lau berotegi-efektu gas (karbono dioxidoa, metanoa, nitrogeno oxidoa, sufre hexafluoruroa) eta bi gas talde (hidrofluorokarbonoak eta perfluorokarbonoak).

Protokoloa 1997ko abenduaren 11n onartu zen, Kioto hirian egindako biltzarrean (Japonian). 2005eko otsailaren 16an sartu zen indarrean, 2004ko azaroan Errusiak onartu ondoren. Izan ere, hitzarmena habian jartzeko emititzen diren gas emisioen %55 onartzen zuten herrialdeek izan behar zuten eta hori ez zen lortu Errusiak onartu arte.

Herrialde guztiek ez dute zertan murriztu behar. Espainiaren konpromisoa esaterako, emisioak %15ean bakarrik igo daitezen da, garatzen ari den herrialdetzat hartzen delako. Hala ere, hori betetzea ezinezkoa izango zaio, 2005 eta 2006an adibidez bere emisioak %52 igo baitirelako eta 2007an %48. Beste herrialde batzuek ordea, Alemania eta Italia esaterako zuzenean emisioak murriztu behar dituzte.

Ahalik eta onarpenik zabalena lortzeko asmoz, protokoloari beste elementu batzuk gehitu zizkioten, trikimailu hutsak talde ekologisten iritziz. Esate baterako, herrialde kutsatzaileek gutxi kutsatzen duten herrialdeei kutsadura-eskubideak erosteko aukera izatea edo basoak berritzeko politika soil batekin herrialde batek bere kutsadura-mailei eutsi ahal izatea; izan ere, basoak kutsaduraren hustubidetzat jotzen dira. Hori negozioa egiteko modu bat baino ez da eta azkenean kutsatzen duten herrialdeek berdina kutsatzen jarraituko dute, baina orain baimenduta egingo dute kutsadura eskubideak erosi dituztelako.


Aurrekariak

1997ko abenduaren 11n herrialde industrializatuak Kioto hirian konprometitu ziren berotegi efektua sortzen zuten gasen erabilpena murriztea. Gobernu izenpetzaileak adostu zuten %5,2ean gas kutsagarrien erabilpena jaisten 2008 eta 2012 bitartean 1990eko emisioak oinarritzat hartuta. Ituna indarrean sartu zen 2005eko otsailaren 16an, Errusiak egin zuen berrespenaren ondorioz 2004ko azaroaren 18an.

Helburu nagusia klima aldaketa gutxitzea da. Honek jatorri antropogenikoa du, oinarria berotegi efektuan izanda. Nazio Batuen zifren arabera, aurreikusten da lurrazalaren tenperaturaren batez-bestekoa gora egongo duela 1,4 eta 5,8°C bitartean urte honetatik 2100raino, nahiz eta neguak gero eta hotzagoak eta bortitzagoak izan. Arazo honek izugarrizko aldaketak egingo ditu gure ekosisteman eta gure ekonomian esan zuen Europako Batzordeak.

Berotegi-efektu gasen murriztean energia nuklearra ez dela sartzen Kioto protokoloaren barnean. Baina berau efektua ekiditeko modu bat da, hau da, herrialde bakoitzean erabakitzen baita berotegi-efektu gasen emisioak nola murriztu. Horrela, IPCC-ak gomendatu egiten du energia nuklearra erabiltzea berotegi efektua murrizteko.

Kiotoko protokoloa betetzearen emaitzak:

- Berotegi efektua eragiten duten gasen isurketak gutxitzea.
- Klima aldaketarik ez egotea.
- Airearen kalitatea hobetzea
- Berriztagarriak ez diren baliabide energetikoak aurreztea
- Teknologia garbietarako merkatu berriak sortzea
- Zuhaitzak eta landareak osasuntsuak egotea, beraz arnasteko arazorik ez egotea.
- Fenomeno meteorologikoak gutxitzea: uholdeak eta lehorteak murriztea.
- Ekosistema hobetzea: Behar ez den sasoian elurra egiteak eragiten dituen kalteak animalia espezie askotan desagertzea, gaixotasunik ez agertzea eta paisai aldaketarik ez egotea.
- Osasuna hobetzea: erradiazio ultramorea gutxitu, bero boladen heriotza kopuruak gutxitu, alergia eta asma arazoen kopurua ez igotzea.
- Ekonomia arazorik ez egotea: klima aldaketaren eraginak (fenomeno meteorologikoak adibidez) hondapen larriak sortzea, hau da, aseguruen sektoreak jasango duela presiorik handiena.
- Nekazaritza eta basoen ekoizpena gora egitea.
- Turismoa hobetzea.
- Hiri kutsadura, energia, industria eta hondakinak hobetzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario