Gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen duela!

2010/05/23

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA INGURUMENA

Gizakiak betidanik bilatu izan ditu errekurtsoak ehiza egiteko edota naturatik babesteko (hotz egiten duenean nola berotu eta antzeko gauzak adibidez), baina denboran zehar, ekintza hauek ez dira soilik bizirauteko burutu, baizik eta erosotasuna lortzeko ere. Arazoa da, gero eta erosotasun maila handiagoa lortu nahi dugula eta konturatu garenerako, neurriak hartzeko apur bat berandu dela esan daiteke, nahiz eta ezinezkoa ez izan. Baina larriena da, bizi dugun egoera nolakoa den jakinda ere oraindik jendeak erosotasuna bilatzen jarraitzen duela eta askok ez dutela ingurumena seriozki hartzen. Gainera, urteetan zehar, industriak eta teknolgiak euren onurarako dena soilik hartu dute kontutan, ingurugiroari eragiten dioten kalteaz arduratu gabe. Beraz, orain kalteak ezagutzen direlarik, neurri egokiak hartzeaz arduratu beharra dugu.

Honekin ez dut esan nahi teknologia txarra denik, baina edozerekin gertatzen den bezala, gauzak bere neurri zuzenean erabili behar dira eta ez kontrolik gabe. Bestela, ingurugiro-inpaktua, desertizazioa, kutsadura, hondakinen sorkuntza eta petrolio istripuak gertatzen dira, eta hauek zeharo kaltegarriak dira ingurugirorako, eta hortaz, gizakiontzat ere bai, bertan bizi garelako.   

Zientziak eta teknologiak ingurumenaren zainketarako ere erabil daitezke, adibidez basoetako suteen predikzioak egitea ahalbidetzen digutelako, zenbait produktu birziklatzen laguntzen dutelako edota iturri energetiko berriztagarrien erabilpenean laguntzen dutelako. Hau da, teknologia baliabide garrantzitsua bihur daiteke gizakiontzat, ekologia hobetzeko.

Azkenik, nire ustez, eskoletan umeei teknologiari buruzko ikuspegi hau irakatsi beharko litzaieke, umeak ohitu daitezen gehiegizko erosotasunik ez izatera eta soilik beharrezkoak diren gauzekin zoriontsu egotera. Haurrak baitira gure etorkizuna. Baina horrek ez du esan nahi gizarteak (komunikabidez baliatuz adibidez) helduak gai honen inguruan kontzientziatu behar ez duenik. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario